Abenduaren 30ean frontoitik 19:00tan abiatuta “Egian bide, askatasuna amets” ekimena

Egia bide

Asteazkenean (abenduak 30) urtero egin ohi den moduan, “Egia bide, askatasuna amets” ekimena burutuko da herrian. Garai desberdinetan, bandera eta ideología ezberdinekin,  Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman zuten usurbildarrak gogora ekarri nahi dira. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da frontoitik eta Bizkarreko parkera abiatuko da bertan dagoen oroigarrian ekitaldi xumea egiteko.

Orain eta beti

Egia bide1“Herri honen askatasuna lortze eta borroka bidean hamarka mila herritar ibiliak dira historian zehar. Garai ezberdinetan, bandera ezberdina soinean, ideologia konpartitu gabe batzuetan, baina askatasun ametsaren bidean den-denak, bizitza ere, eman zutenak. Haien bizitza eta lekukotza gure historiaren alde zatiezina da, faxismoari aurre eginez, askatasun demokratikoak konkistatu nahian, errepresioaren eta ukazioaren kolpeei duintasunez aurre egin zieten guztiak gureak direlako. Edozein antolakunde eta garaikoa direlarik, askatasunaren aldeko konpromisoak ekarri gaitu honaino eta irekiko ditu, parez pare, (ari da egiten), eszenatoki berri baten ateak. Horregatik dira eta izango dira gureak, maitatuenak, edozein urrats ematen dugula gogora ekartzen ditugun lehenak. GUREAK dira eta gure egiten dugu beren konpromisoa. Orain eta beti.

Horregatik urtero moduan, abenduaren 30a gerturatzen ari den honetan, gogora ekarri nahi ditugu guzti hauek. Eta horretarako gonbita luzatu nahi dizugu antolatuko dugun ekimenera. Abenduak 30, 19:00etan Usurbilgo frontoitik abiatuta ekitaldia”.

Usurbildarrak gogoan

  • Joxe Mari Furundarena (1936)
  • Juan Bautista Aginaga (1936)
  • Kosme Yaguez (1936)
  • Patxi Aizpurua (1936)
  • Joxe Galarmendi (1936)
  • Inaxio Arruti (1936)
  • Blax Ugarte (1936)
  • Andres Martinez (1937)
  • Eusebio Illarramendi (1937)
  • Baleriano Galarmendi (1937)
  • Erramun Galarmendi (1937)
  • Joxe Migel Uranga (1937)
  • Kaximiro Aginaga (1937)
  • Joxe Martin Sagardia (1980)
  • Jose Luis Segurola (1983)
  • Joxe Mari Arantzazistroke (1990)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s