Usurbilgo Gure Esku Dagok antolatutako “Borondateen Kriseiluak” ekimena atzeratua

A31 kriseiluak

Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak  abenduaren 31n (osteguna) ospatzekoa zuen kriseiluen ekimena atzeratu egin du segurtasun neurriak direla eta. Azken hilabete honetan gertatzen ari diren suteen ondorioz hainbat instituzioek eta erakundeek suarekin erlazionatutako ekintzak ez gauzatzeko deia egin dute. Hori dela eta, ostegunean egitekoa zen ekimena bertan behera geratu da.

Usurbilgo Gure Esku Dago

“Azken egun hauetan ekimena ez gauzatzeko gomendioa iritxi zaigu suhiltzaile nahiz instituzio ezberdinen partetik eta gomendio hauei kasu egitea iruditu zaigu egokiena. Izan ere, egun hauetan bizi dugun eguraldi lehorra ezagututa, antolatutako ekimena aurrera eramateak segurtasun arazo ugari sortu litzazkeen.

Ekimenerako data berri bat ezartzen dugun bitartean, kriseiluak erosten jarraitu dezakezue Lizardin, baina hauek zuen kabuz ez aireratzea eskatuko genizueke, arriskutsua izan baidaiteke. Ekimenerako data berria zehazten dugun bezain laster izango duzue gure berri. Bitartean ondo izan”.

www.noaua.eus/usurbilgureeskudago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s