Atzoko “Desapiyua” ekimenean dema-harria mugitu zen larunbateko manifestazioarekin bat eginez

OLYMPUS DIGITAL CAMERAArg.: Noaua!

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=F-RCMybLXvU&feature=youtu.be%5D

Bideoa: kuku2ltxo

Atzo eguerdian (urtarrikak 8) “Desapiyua” ekimena burutuko zen dema plazan. Hainbat herritarrek “Xomorro, Olatz eta Patxi etxeratzeko harria baietz mugitu!” aldarrikapena egin zuten, dema-harria sokarekin lotu eta dema plazara erdira mugituz. Larunbateko Bilboko manifestazioarekin bat egin zuten.

Gogoratu datorren urtarrilaren 9an (larunbata) euskal presoen sakabanaketa eta giza eskubideen urraketak salatzeko  Bilbon eta Baionan  manifestazioak egingo direla Sare eta Bagoaz elkarteek deituta.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=QzofUU7ImeI%5D

Bideoa: Noaua!

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

Herriko gazteeak ere Bilbora doaz

Desapiyua2

Herriko hainbat gazteek ere ekimenean parte hartu zuten eta larunbateko manifestaziorekin bat egiten dutela adierazi dute. Dei egin diete gainerako gazteei autobusetan izena emateko.

This slideshow requires JavaScript.

Autobusetan izena emateko deia

busak

Autobusetan izena emateko zerrendak jarri dira eta azken momentura arte ez itxaroteko eskatu dute antolatzaileek (azken eguna urtarriak 8). Autobusak goizean eta arratsaldean aterako dira:

Goizeko autobusa

  • Irteera ordua: 10:30
  • Irteera lekua: Oiardo kiroldegi aurretik.
  • Izena emateko zerrenda: Irrati taberna.

Arratsaldeko autobusa

  • Irteera ordua: 15:00
  • Irteera lekua: Oiardo kiroldegi aurretik.
  • Izena emateko zerrendak: Aitzaga Elkartea, Aitzaga taberna, Txiriboga taberna, Zendoia taberna eta Bordatxo taberna.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s