Independentistak sareak independentziaren aldeko urrats berrien inguruko topaketa antolatu du

Independentistak1

Urtarrilaren 16an (larunbata) Independentistak sareak independentziaren aldeko mugimenduaren urrats berriak aztertu eta erabakitzeko topaketa irekia antolatu du. Topaketa Lakuntzako kultur etxean egingo da, goizeko 10:00etan hasita: “Zatoz eta erabaki. Independetzia. Urrats berriak”. Antolatzaileek ekimena guztiz zabala dela jakinarazi dute eta bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte independentista guztiak.

Independentsitak sareak orain arte egindako lanaren balantzea aurkeztu eta egungo egoera aztertzeko baliatuko du topaketa. Era berean, aurrera begira garatu behar den estrategia eta egin behar diren urratsak  zehaztu eta jarduera plan bat mahai gainean jartzeko asmoa dauka.

Independentistak sarea

2014ko martxoan burutu zuen konferentzia nazionalean Independentista sareak bi urterako plan estrategikoa eztabaidatu eta erabaki zuen, eta “Independentziarako urrats sendoak emateko garaia da” txostenean bildu ziren lan ildoak eta egitasmoa izan dira gure jardueraren ardatza 2014 eta 2015ean zehar.

Tarte honetan areagotu egin da independentziaren zentralitatea eztabaida politikoan eta erabakitzeko eskubidaren aldeko ekimenak oinarri sozial zabala bereganatu du. Arreta handiz jarraitu genuen Eskoziako erreferenduma 2014an, eta are handiagoz ari gara jarraitzen Kataluniako prosezu independentista guretzat baliagarriak izan daitezken ikasgaiak atera nahian.

Independentistak sareko kideok, ekimen desberdinen bitartez, gehiego sozial independentista bat metatzeko estrategian sakondu eta egungo Euskal Herriarentzat etorkizuneko alternatiba izan behar duen independentismoa definitzen aritu gara.

Burutu dugun lanaren balantzea egin eta egungo egoera sakon aztertzeko ordua dela uste dugu, ondoren, euskal mugimendu independentistak aurrera begira garatu behar duen estrategia eta egin behar dituen urratsak ondo zehaztu eta jarduera plan bat mahai gainean jartzeko. Jauzi bat egiteko garaia da.

Hau guztia bideratzeko, prozesu irekia jarriko dugu martxan urte berriareki batera eta data jarri diogu lehen pausuari: Urtarrilaren 16an tokatea irekia antolatu dugu Lakuntzako kultur etxean, goizeko 10etan. Topaketa guztiz zabala izango da eta bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu independentista guztiak”.

www.independentistak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s