Parekidetasun Sailak emakumeen autoestimua eta ahalduntzea lantzeko tailerra antolatu du

usurbilgo+udalaUrtarrilaren 21etik martxoaren 17arte Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeen autoestimua eta ahalduntzea lantzeko tailerra antolatu du.  Tailer honetan, sexu/genero sistema aztertu eta emakumezkoen autoestimuaren eraikuntzan duen eragina landuko da. Helburu orokorra, emakumeen autogestioa, independentzia eta autoestimua sendotzea da eta beraien barneko desio, sormen eta senarekin bat egiteko gaitasuna  garatzea eta/edo indartzea.

Tailerrak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00tara bitartean Usurbilgo bake epaitegi atzeko lokalean. Bideratzailea Pepa Bojo psikologoa eta psikoterapeuta izango da, genero gaietan aditua.

Nori zuzendua?

Autoestimua indartu eta norberaren autoezaguntzan sakondu nahi duten 16 urtetik gorako emakumeak.

Helburuak

  •  Garapen pertsonala eta autoestimua lantzea.
  • Jarrera ez osasungarriak identifikatzen ikastea.
  • Genero rolak eraldatzea.
  • Gaitasun indibidualak indartzea.
  • Talde kontzientzia, elkar laguntza eta parte hartzea sustatzea.

IZEN EMATEa

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s