Urtarrilaren 21ean Usurbilgo Udalak antolatuta “Ametsen liburua” aurkeztuko da Sutegin

liburua2

Urtarrilaren 21ean (osteguna) Usurbilgo Udalak antolatuta “Ametsen liburua” aurkeztuko da. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da, Sutegiko auditorioa. Bideo bat ere jarriko da, liburuan parte hartu duten preso, deportatu eta errefuxiatuen ahotsak entzungo direlarik. Aurkezpenean liburuan parte hartu duten Usurbilgo preso ohiak eta Jokin Urain liburuaren koordinatzailea egongo dira.

“Galdera xumea da egitasmoaren sorrera: Presoek zer dute amets? Zer amesten dute exiliatuek, urrutietara deportatuek…? Galdera hauxe egin zitzaien arrazoi politikoengatik oraindik espainiar, frantziar edo munduko beste lekuetako hamaika kartzeletan dauden bostehun inguru euskal herritarri. Eta baita iraganean exilioa, konfinamendua edo deportazioa ezagutu duten –edo oraindik hori bizi duten– beste ehundakari. Beraiek ezagutzen dituzte askatasun gabetuek soilik adierazi ditzaketen ametsak”.

Liburua eskuz idatzitako testigantza intimoez beteta dago:

  • 960 orrialde.
  • 473 partehartzaile (Herriko preso ohiak tartean).
  • 426 askatasun gabetu.
  • 47 euskal artistaren artelanak (Alejandro Tapa eta Jose Luis Zumeta horien artean).
  • Jokin Urain (Mendaroko preso ohia) koordinatzailearen hitzaurrea.
  • Kartzelako eta erbesteko argazkiak, gutunak, bertsoak, margoak…

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s