Ezker abertzaleko 27 kidek gaur eta bihar Madrileko Auzitegi Nazionalean deklaratuko dute

Libre epaiketa1

Ezker abertzaleko 22 kidek deklaratuko dute gaur, Auzitegi Nazionalean. Guztira, 27 herritar dira, horietatik 22k Madrilen deklaratuko dute gaur eta bihar “kapital zuritzea” eta “erakunde terrorista laguntzea” egotzita. Deklaratzera deitutakoek salatu dute jardun politiko publikoa egiteagatik jarri dituztela auzibidean.

2007ko urrian Seguran (Gipuzkoa) eginiko polizia operazioaren sumarioarekin dauka lotura ikerketak, sumario horretatik bereizitako auzi ekonomiko moduko bat.  Zazpi urtez geldirik egon ostean, auzia berriz abiatzea “erabaki politikoa” dela salatu du Idoia Aiastuik. Sortuko Antolakuntza idazkariak azpimarratu duenez, auzitegiak ikerketa abiatu zuenetik “errotik” aldatu da Euskal Herriko egoera politikoa.

Elkarretaratzeak eta manifestazioak

Jazarpen politikorik ez! lemapean zenbait mobilizazio burutuko dira gaur arratsaldean Donostian, Sestaon, Deustun eta Santutxun. Eta bihar, urtarrilak 12, Madrilen egingo dute.

  • Donostia, elkarretaratzea: Urtarrilak 11, astelehena. Artzain Onean 19:00tan.
  • Deustu, elkarretaratzea: Urtarrilak 11, astelehena. San Pedro plazan. 19:30ean.
  • Santutxu, manifestazioa: Urtarrilak 11, astelehena. Karmelo plazatik, 20:00tan.
  • Sestao, elkarretaratzea: Urtarrilak 11, astelehena. Udaletxe aurrean, 19:30ean.
  • Madril, elkarretaratzea: Urtarrilak 12, asteartea. Cosladako epaitegi aurrean, 09:00tan.

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s