Sarek “Hartu trena. Igo giza eskubideen aldeko trenera” ekimena martxan jarri du

sare31Arg.: Sare

Sarek Elkarteak pasa den larunbatean Sare berak eta Bagoazek antolatutako Bilboko eta Baionako manifestazioak arrakastatsutzat izan direla adierazi du. Asteburuko mobilizazioak baloratzeko egindako prentsaurrekoan Teresa Todak eta Joseba Azkarragak nabarmendu dute ez dela Euskal Herrian horrenbeste jende mugitzen duen beste aldarrikapenik, eta sakabanaketa salatzeko ekimenek biltzen duten jendearen aniztasuna azpimarratu dute. “Argi geratu da posible dela ezin ikusiak gainditzea, badela ideologiak baino gauza garrantzitsuagorik: presoen eta haien familien giza eskubideen defentsa”.

Hartu trena ekimena

Aurrera begira jartzeko garaia dela dierazi dute Sareko ordezkariek, eta plataformaren hurrengo ekimena izango dena iragarri dute: Hartu trena. Igo giza eskubideen aldeko trenera lelopean, Euskal Herriko auzo eta herriak zeharkatuko dituen “elkartasun trena” jarriko dute abian bagoiak atxikimenduz bete eta aldarriak Europara eramateko. Ekimena eguneroko dinamika, gertukoa eta parte hartzailea izango da: “Azken helburua litzateke Europan salatzea Espainiako Gobernuak egindako eskubide urraketa guztiak”. Horretarako baliatuko dute EHUren eta zuzenbidean adituak diren hainbat pertsonaren laguntzarekin osatutako presoen eskubideari buruzko txostena.

Sare2Arg.: Sare

Erronka nagusia preso gaixoen askatasuna lortzea izango da, baita dispertsioarekin amaitzen saiatzea ere, eta horretarako, salbuespen legedia desegiten jarriko dituzte indarrak: “Lege arrunta aplikatuko balitz, presoen egoera asko aldatuko litzateke”.

sare33Arg.: ArgazkiPress

Baiona

Kolore politiko ugaritako hautetsi, eragile eta pertsonek eman zioten atxikimendua Ipar Euskal Herrian euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioari: Kotte Ezenarro Hendaiako auzapeza, Jean Rene Etxegarai Baionakoa, Michel Veunac Miarritzekoa, Yvette Debarbieux Donibane Lohizuneko hautetsia, Lucien Betbeder Lekorneko auzapez eta Auzapezen Biltzarreko presidentea, Sylvaine Alaux eta Colette Capdevielle Asanblea Nazionaleko diputatu sozialistak, Alice Leiziagezahar Akitaniako kontseilari ekologista eta Philippe Poutou NPAko Frantziako bozeramailea. Iheslari, preso ohi eta horien aldeko mugimenduaren ordezkaritza: Jokin Aranalde iheslari ohia, Gabi Mouesca preso ohia eta Harrera elkarteko kidea, Idoia Ibero Sareko kidea eta Janine Beyrie Etxerat-ekoa. Sindikatu eta giza eskubideen taldeetako ordezkariak: LDH giza eskubideen ligako Christophe Desprez, CFDT sindikatuko Michel Larralde, Lan Auzitegiko presidente Jeronimo Prieto eta CDDHPB giza eskubideen defentsarako batzordeko Anne Marie Michaud.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: ArgazkiPress /Argia

Bilbo

Bilboko manifestazioan pankartaren atzean Sarek bilduriko ordezkaritza zabala jarri zen: Felix Cañada abokatua, Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta PSE-EEko kidea, Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainburuaren alarguna, Fermin Muguruza musikaria, Inaxio Kortabarria futbolari ohia, Miren Zabaleta preso ohia,  Anna Gabriel Kataluniako Parlamentuko CUPeko hautetsia eta David Fernandez CUPeko parlamentari izandakoa.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: ArgazkiPress /Argia

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s