2016ko inauteriak otsailaren 6an ospatuko dira Usurbilen

Inauteriak“El carnaval de Juanito Laguna” – Antonio Berni (1960)

2016ko inauteriak otsailaren 6an (larunbata) ospatuko dira Usurbilen. Azken urteetan bezala Usurbilgo Noaua! Kultur Elkartea antolaketa lanetan dihardu Udalaren  laguntzarekin. Mozorrotzeko gaia librea da baina batzuetan zaila izaten da zertaz jantzi eta azken urteetan laguntza moduan gai bat jartzen da. Urtero bezala herriko tabernetan eta gune esanguratsuetan zerrendak jarri dira edonork gaia proposatzeko. Dagoeneko gaia aukeratua dago: LANBIDEAK.

Noaua! kultur Elkarteak eta Udalak dei berezia egin diete herritarrei, mozorrotzeko gonbidapena luzatu diete: “Egun osoan zehar nahi duenak mozorrotzea, musika eta mozorro festa ez da faltako!”

2015eko Inauteri festa iluntzean (Bideoa: Noaua!) 

Pasa den urtean “ipuinak” izan zen inauterietako gaia eta herritarrek irudimen handiarekin mozorro ederrak prestatu zituzten. Inauterien biharamunean ordea umeak ikaratzeko ipuietako zakuaren gizonez mozorrotuta ibili zirenek mezua utzi zuten: “Umeak ta ipuinak zakura!”. Haurtengoan egongo ote da bestelako mezuren bat?

Inauteriak2015-1Arg.: Xingola

EGITARAUA

Otsailak 5, ostirala

  • Goizean, Udarregi Ikastolako ikasleen mozorro desfilea, Kaxkoan barrena.
  • 11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. Sarrera mugatua, ikasleen sendientzat.
  • 18:30 Orbeldi Usurbilgo Dantza Taldearen kalejira Kaxkoan zehar.

Otsailak 6, larunbata

  • 12:30 Udaletxetik abiatuta, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, dultzaineroek lagunduta.
  • 16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan, mozorrotuta.
  • 17:00 Frontoitik abiatuta, Burrunbazale txarangarekin kalejira, herriko kaleetan barrena.
  • 19:00-21:00 DJ VAN frontoian.
  • 23:00 DJ VAN berriz frontoian.

O6

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s