62 euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionalean

Epaiketa libreAuzitegi Nazionalera deitutako zenbait lagun eta Aiert Larrarte abokatua,atzo, Madrilen. (J. Danae/ Argazki Press)

Atzo eta gaur Jose de la Mata epaileak Espainiako Auzitegi Nazionalean 2008tik sekretupean egon den sumario batengatik ezker abertzaleko 22 kide deitu ditu deklaratzera. 2007an Seguran (Gipuzkoa) egindako polizia operazioaren sumariotik bereizitako auzi ekonomiko batengatik deitu ditu deklaratzera. Atzo, hamalau lagun zeuden deituak deklaratzera, baina horietatik bederatzi agertu ziren auzitegian, gainerako bostek ez zuten zitazioa jaso Frantziako Estatuan daudelako. Deklaratu zuten lagun guztiek (Urko Aiartza, Martxelo Alvarez, Elisabete Zubiaga, Gregorio Jimenes, Mikel Aznar, Idoia Aiastui, Gorka Elejabarrieta, Jon Andoni Lekue eta Gotzon Amaro —preso dago beste auzi batengatik eta bideokonferentziaz deklaratu zuen—), ukatu egin zituzten haien aurkako akusazioak. Gaur beste hamahiru deitu dituzte epailearen aurrera.

Guztira, 27 lagun ikertzen ari da epailea, baina horietako batzuk absolbituak izan dira beste epaiketa batzuetan, edo beste auzi batzuetan ezarritako zigorrak osorik bete dituztelako. Delitu larriak leporatzen dizkie ikerketapean dauden 27 pertsonei: «Talde terroristari» laguntzea —orduan legez kanpo zegoen Batasuna alderdiari—, kapitala zuritzea eta ondasunak ostentzea.

Asier Altuna ‘Lapatza’: “Estatuaren errepresio politikari lotuta dago auzi hau”. Gaur deklaratuko dute Nerea Goikoetxea zestoarrak eta Asier Altuna azkoitiarrak Auzitegi Nazionalean, 2008tik sekretupean egondako sumarioa berriz zabaldu ostean.

04/08 sumarioko epaiketa

Marisa AlejandroAbenduaren 3an hasi zen 04/08 sumarioko 35 lagunen aurkako epaiketak ere atzo jarraitu zuen Auzitegi Nazionalean, polizien lekukotasunekin. Gaur eta bihar jarraituko du epaiketak, fiskaltzak eskatutako lekuko gehiagorekin. Hamarna urteko zigorrak eskatu dituzte auzipetuentzat, ETAri laguntzea leporatuta. Gogoratu horien artean Marisa Alejandro usurbildarra dagoela.

Atzoko saioan, fiskalak eskatuta, zortzi poliziek deklaratu zuten (horietako hiruk Iruñeko eta Indautxuko (Bizkaia) polizia etxetik egin zuten, bideokonferentziaz). Ordubete eskas iraun zuen saioak, bideokonferentzia egiteko tresneriak arazoak eman zituelako. Tarte horretan, fiskalak galdera laburrak egin zizkien auzipetuei, batez ere Segurako atxiloketez.

Mobilizazioak gaur ere

Libre Madrid2

Jazarpen politikorik ez! lemapean zenbait mobilizazio burutuko ziren atzo arratsaldean Donostian, Sestaon, Deustun eta Santutxun. Gaur goizen berriz Madrilen egin dute eta arratsaldean beste bi herrietan egingo dira:

Libre elkarretaratzeak2Atzo Donostian egindako elkarretaratzea

  • Zestoa, elkarretaratzea: Urtarrilak 12, asteartea. Herriko plazan, 19:00etan.
  • Azkoitia, elkarretaratzea: Urtarrilak 12, asteartea. Herriko plazan, 19:00etan.

Libre elkarretaratzeak1

Informazio iturria: www.berria.eus   www.naiz.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s