Larunbatean erraustegiaren proiektuaren aurkako dinamika berria sortzeko batzar irekia Zubietan

Erraustegia1Zubietan errauste planta egin nahi duten gunea (Arg.: Xingola, 2013)

Zubietako Herri Batzarrak deituta, larunbat honetan (urtarrilak 16) erraustegiaren gaiarekin loturiko batzar irekia  egingo da Zubietako frontoi ondoko bilera-gelan, goizeko 10:00etan. Errausketaren aurkako talde eta norbanakoei zuzenduriko batzar irekia da eta horrelaxe zabaldu dute: “Baliabideak erretzeko eta gure ama lurra kutsatzeko su labeak bere baitan izango lituzkeen mamutzarra eraiki ez dadin saiatzeko, bilera zabal bat antolatu da Zubietan datorren urtarrilaren 16an. Erronka handi baten aurrean gaude. Animatu eta parte hartu!

Larunbateko helburua Gipuzkoan hondakinen errausketaren kontra eta Zero Zabor ereduaren alde mobilizatzen diren hainbat talde eta militante Zubietan biltzea da. Bertan Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu den “Zubieta SOS. Buruaren eta Bihotzaren aldarria” manifestua aurkeztu eta eztabaidatuko da.

Gai zerrenda

  • Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren kontrako antolatuko diren mobilizazioak.
  • Batzarrean bertan bildutako talde eta militanteen elkarlana sendotzeko aukerak aztertu.
  • Gizarte eredu berri baten alde ari diren beste mugimenduekiko loturak egin.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s