04/08 sumarioko epaituak: “Akordioak molde berri bati ateak irekitzen dizkiola uste dugu”

Libre auzipetuakEzker abertzalearen kontra 04/08 sumarioko 35 lagunen kontrako epaiketa amaitutzat eman zen atzo Madrilen, aldeen akordioa lortu ostean. Gaur goizean guztiek prensaurrekoa eman dute. Marije Fullaondo eta Pernando Barrenak akordio horrek  borondatea dagoenean gatazkaren korapiloak askatzeko modua badagoela adierazi dute, salbuespen legedi eta politiken aroaren amaierari ekiteko molde berri bati ateak irekitzen dizkiolakoan daude: “Biktimen arloari zein presoen etxeratzeari irtenbidea emateko moduak topa daitezke”.

Fiskaltzak, herri akusazioek eta defentsak bi urtetik beherako zigorrak adostu dituzte 35 auzipetuentzat. 35 lagunek akusazioak onartu dituzte, eta baita biktimen oinazea ere; auzitegiak, berriz, onetsi du zenbait terrorismo delitu larritasunaren arabera zigortzea.

Akusazioak onartze horretan kontraesanik ez dagoela azaldu du gaur Pernando Barrenak; egindako lan politikoa ez zela legezkoa izan aitortu zuten, baina, legezkoa izan ez arren, lan politiko hori zilegia zela aldarrikatu zuten: “Berri ona da fiskaltzaren eta akusazioen jarrera aldaketa. Izan dadila aro berri baten hasiera”.

Iazko abenduaren 3an hasi zen epaiketa, Seguran 2007an eginiko polizia operaziotik zortzi urtera. Ezker Abertzaleko 35 kideak Batasuna, ANV eta EHAK erakundeen baitan 2005etik 2007ra garatutako lan politikoagatik epaituak izan dira. Gogoratu epaituen artean da Marisa Alejandro usurbildarra dagoela. Fiskaltzak hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen zuela guztientzan eta baina atzoko akordioaren ondoren, ez Marisak ezta gainerako auziperatuek ez dute espetxera joan behar.

zigorrak

  • Urtebete eta 6 hilabeteko zigorra eta inhabilitazioa: Haizpea Abrisketa, Jesus Agirre, Egoitz Apaolaza, Alazne Arozena, Karmele Berasategi, Nekane Erauskin, Antxon Gomez, Iñaki Olalde eta Juan Carlos Ramos.
  • Urtebete eta 8 hilabeteko zigorra eta inhabilitazioa: Nuria Alzugarai, Aitor Aranzabal, Karmele Aierbe, Iñigo Balda, Pernando Barrena, Gorka Díaz, Mikel Etxaburu, Maite Fernandez de la Bastida, Ino Galparsoro, Mikel Garaiondo, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Aurore Martin, Patxi Urrutia eta Joseba Zinkunegi.
  • Bi urteko zigorra eta inhabilitazioa:  Angel Mari Elkano, Marije Fullaondo, Jon Garai, Gorka Etxeberria, Aner Petralanda, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Joana Regueiro, Arantza Santesteban eta Mikel Zubimendi.

Informazio iturria: www.berria.eus   www.naiz.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s