Sahararen aldeko Euskal Karabanaren janari bilketan parte hartzeko deia

Sahararakoelikagaibilketa

Aste honetan Lasarte-Oriako Saharako Lagunak taldeak janari bilketa egiten ari da. Taldeak otsailean Tindoufeko kanpamentuetara joango den XII. “Piztu itxaropena” Euskal Karabanarekin bat egin du. Lasartearrei eta inguruko herritetatik gerturatzen direnei laguntza eskatu diete: “Garrantzitsua da solidarioa izatea”

“Piztu itxaropena” Euskal Karabana

Sahara

Duela hamabi urte Saharako herriak pairatzen duen elikagai eskasia arintzen laguntzeko helburuarekin sortu zen karabana hau eta elkartasun tonak eramaten ditu kanpamentuetara. Aurten bereziki taldeko kideek lasartearrak eta inguruko herrietakoak gonbidatu nahi dituzte janari bilketa honetan parte hartzera. 2015 urteko urrian uholde gogorra jasan zuten Tindufeko kanpamentuetako errefuxiatuek eta familia askok zuten guztia galdu egin zuten.

Zer egin behar da?

Lasarte-Oriako supermerkatu ezberdinetan beharrezkoak diren elikagaiak eta produktuak utzi besterik ez da egin behar. Hementxe ezinbestean behar diren produktuak:

  • Sardinak oliotan
  • Arroza
  • Azukrea
  • Pasta
  • Konpresak
  • Hegaluzea oliotan
  • Lekaleak.

Lasarte-Oriako haurrek ere bere laguntza emateko aukera izango dute eskoletan egingo den bilketan parte hartuz.

Urtarrilaren 23an Urbilen

Urtarrilaren 23an (larunbata), Lasarte-Oriako Saharako Lagunak taldea Usurbilgo Urbil merkatal zentruan izango dela jakinarazi du. Bertan aukera egongo da aipatu ditugun elikagaiak eta produktuak uzteko.

Iaz Donostiatik irten zen Sahararen aldeko euskal karabana

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s