Sarek bere lana ondo egiten duela uste duten herritarrei diruz laguntzeko eskatu die

sare

Pasa den larunbatean Bilbon eta Baionan, Sarek eta Bagoaz elkarteek antolatutako manifestazioetan bildutako diruaren kudeaketaz eta zainketaz pertsona erreferente batzuek hartu zuten ardura: Juan Maria Bidarte Bizkaiko abokatu eskolako dekano ohia, Juan Daniel Barandiaran eta Felix Cañada abokatuak, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia eta Nazario Oleaga Bizkaiko abokatu eskolako dekano ohia. 68.784 euro bildu zituzten guztira.

Sarek egindako adierazpenetan 2015eko manifestazioan bildutako dirua  Guardia Zibilak eraman, eta horrek zulo handia eragin zuen: “Aurtengo kuestazioan lortu dugun diru kopuruarekin, joan den urtetik geneukan zorra gainditzea lortu dugu. Gainera, aurtengo gastu batzuk kubritzeko ere eman digu kuestazioak”.

Sarek bere lana ondo egiten duela uste duten herritarrei diruz laguntzeko eskatu die eta plataforma erditik kendu eta ekonomikoki itotzen saiatu direnei elkartasunari esker erantzuteko. Horretarako kontu korronte zenbakia zabaldu dute horretarako.

Sare2

www.sare.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s