Alkartasuna Kooperatiba, Noaua! Kultur Elkartea, Etxerat eta Seaskaren 2016ko egutegiak eskuragarri

2016

Urtea hasi bezain pronto sukaldeetan, logeletan, lantegiko bulegoan,… gustoko dugun egutegia jartzeko aukera hartzen dugu. Aurten gure inguruan aukera zabala dugu egutegietan, oraindik garaiz zabiltzate hauetakoren bat eskuratzeko…

Ilargiaren egutegia

Alkartasuna Kooperatibak eta Argiak egindako “Ilargiaren egutegia”. Bertan Pello Zabalaren esaerak eta ilgorak-ilbeherak agertzen dira. Baita baratzagintzako zenbait gomendio, zer erein eta zer landatu hilabete bakoitzean. Egutegia 3 eurotan Alkartasuna Kooperatiban eros daiteke edo 7 euroren truke, www.alkartasuna.eus atarian.

azala-egutegia-2016

Noaua! Kultur Elkartearen egutegia

Noaua! Kultur Elkarteak 2015eko azken alearekin kaleratu zuen 2016ko egutegia. Zaloa Arnaiz usurbildarrarren herriko argazkiekin osatua dago. Egutegian herriko jaien egunak markatuta agertzen dira marrazkien bitartez; baita ilargiaren egutegia, ordu aldaketak, urtaroak, olio eta hondakinen bilketa egunak,… Eskuratu nahi duenak Noaua! Kultur Elkarteko egoitzatik pasa besterik ez du egin behar.

2016 Noaua egutegia

Etxerat elkartearen egutegia

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, Etxeraten egutegiak salgai jarri ditu 5 eurotan. Egutegia Aitzaga tabernan aurki dezakezue.

etxerat

Seaskaren egutegia

Udarregi Ikastolak Seaskaren egutegia 4 eurotan dauka salgai. Egutegia ikastolako idazkaritzako bulegoan eskuratu dezakezue.

Seaska 2016

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s