Gure Esku Dago herri dinamikak bazkide kanpaina abiatu du

GEDbazkideak

Gure Esku Dago herri dinamikak bazkide kanpaina abiatu du, ireki berri duten erabakiaren aroa bururaino eramateko: “Herritarron protagonismoa eta herritarron parte hartzea dira erabakira iristeko bermerik onena. Eta protagonismo eta partehartze horren topagunea da Gure Esku Dago”.

Orain artean mila modutan dinamikan parte hartu duten herritar guztiei bazkidetzeko gonbidapena egin diete, “orain artean bezala, elkarrekin osatzen dugulako Gure Esku Dago”.

Nola egin bazkide

  • Gure Esku Dagoko herri/auzo batzordearekin harremanetan jarri eta bazkide-fitxa beteta.
  • Hemen klik egiten eta bazkide fitxa beteta.

Bazkidearen eskubide eta betebeharrak

  • Dinamikako bazkideak eskubidea izango da dinamikaren ekimen guztietan nahieran parte hartzeaz gain, erabakietan eztabaidan parte hartu ez ezik, botoa emateko.
  • Dinamikako bazkideak dinamika ekonomikoki sostengatzeko konpromisoa hartuko du, betiere bere aukeren arabera hautatutako kuotari esker.

Herritarrak, Gure Esku Dagoren ardatz eta sostengu

“Dakizuen moduan, Eskura Hausnarketan murgilduta pasa ditugu azken bi hilabeteak, eta bertan eztabaida eta erabakien ondorio da bazkide kanpaina.
Gure Esku Dagon bazkidearen figura erabiliko dugu, dinamika herritar gisa dagokigun barne funtzionamendu demokratikoan sakontzeko helburuarekin, herritarron zuzen-zuzeneko partehartzea baloratu eta bide emateko.

Gure Esku Dago dinamika sortu genuen unetik, herritarron protagonismoa eta partehartzeari esker eman ditugu emandako aurrera pausuak. Sortu izana bera, 150.000 pertsonak elkarri eskua emateari esker Durango eta Iruñea lotu izana, herriz herri eta auzoz auzo piztutako dinamikak…

2013. urtean dinamika sortu genuenetik, gauza handiak egin ditugu. Eta handiena daukagu egiteko. Gure Esku Dago sortu genuen erabakitzeko eskubidearen aldarritik gauzapenera igarotzeko. Erabakia argitu, eta erabakitzeko. Eta bide horretan, fase erabakiorrean sartu gara. Erabakiaren aroa abiatu dugu, erabakitzera goaz. Eta hortaz, beti bezala, baina inoiz baino gehiago, herritarrok behar dugu izan protagonista.

Beraz, orain artean dinamikan modu batera edo bestera parte hartu duten herritar guztiei dei egiten diegu bazkidetzeko. Atzerabueltarik ez daukan fase honetan, guztiok garelako beharrezkoak, eta elkarrekin iritsi nahi dugulako erabakira”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s