EHBildu ez da Felipe VI.a Espainiako erregearekin daukan audientziara joango

EHBildu

Marian Beitialarrangoitia eta Onintza Enbeita EHBilduko diputatuek, atzo goizean, Donostian egindako agerraldian EHBildu Felipe VI.a Espainiako erregearekin daukan audientziara ez dela joango adierazi zuten.

Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen osteko kontaktu erronda egiten ari da Felipe VI.a talde parlamentario guztietako ordezkariekin. EHBilduk gaurko dauka hitzordua jarrita, baina ez joatea erabaki du. EHBilduko diputatuek monarkiaren instituzioa Espainiar Estatuaren izaera antidemokratikoaren ikur gorena dela esan dute: “Garai ilunen berme. Juan Carlos I.a, Felipe VI.a… izan diren eta izango diren Espainiar Erregeek funtzio eta zeregin garbia dute: Estatuko herriei beren etorkizuna libreki erabakitzeko bidea ixtea”.

Duela lau urte, Espainiako erregearekin zeukan audientziara joatea erabaki bazuten ere, orain ez dira joango, eta hartutako erabakia arrazoitu dute:

“Espainiako Erregeari esan beharreko guztia esan genion duela lau urte: Euskal Herria errespetatzeko, euskal herritarrei bere eskubideak ez ukatzeko, gure burujabetza ez gehiago hausteko. Esan genion busti zedila herri honentzako normalizazio eta bake bidean. Eta ikusi dugu zein izan den erantzuna. Oraindik zain gaude. Ez gara Espainiako Erregearekin elkartuko, ez duelako ez entzun ez ikusi nahi herri oso baten borondatea. Hauekin alferrik da: eta frogatuta gelditu da.

Erregea aldatu bada ere, denak bere horretan jarraitzen du. Estatuak, gaur, ez du inolako eskaintzarik Euskal Herriarentzat. Edo, bestela esanda, duen eskaintza ez da demokratikoa.

Ez gara Espainiako Erregeren menpeko sentitzen, eta ez gaude Espainiako Erregeren menpeko gisa jokatzeko prest. Indar aurrerakoi eta soberanista moduan, gure herriaren eta gure herritarren burujabetzaren defentsan lanean jarraitzeko konpromiso tinkoa hartua dugu. Eta bide horretan egingo dugu lana Madrilen. Espainiako monarkia iragana da, eta burujabetza etorkizuna.

Gure etorkizuna, gure baliabideak, guk kudeatu nahi ditugu bere osotasunean. Eta baliabide horiek gure herritarren bizi baldintzak hobetzeko erabili nahi ditugu; pertsonengan inbertitzeko, langileen eskubideak bermatzeko, bestelako eredu sozial eta politikoak eraikitzeko. Gure baliabideak ez dira Familia Borboniko baten gutiziak ordaintzeko; gure baliabideak herri justuago bat eraikitzeko dira”.

www.ehbildu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s