Erraustegiaren aurkako indarrak berraktibatzeko zenbait ekimen martxan jarriko dira

Erraustegibatzarra1_20160116Zubietako batzarrean parte hartu zutenek taldeko argazkia atera zuten amaieran (Arg.: Aire Garbia)

Pasa den larunbatean (urtarrilak 16) Zubietako herritarren laguntza eskaerari erantzunez, han bertan batu ziren errauste plantaren aurka ari diren hainbat talde eta norbanako. Guztira 70 bat pertsona bildu dira, eta helburua erraustegiaren aurkako indarrak berraktibatu eta gizarte jasangarriago baten alde lan egitea dela zehaztu zuten.

Ondorengo talde eta mugimenduetako kideak batu ziren: Hernanin Zero Zabor, Oñati Zero Zabor, Usurbilgo taldea, Lasarteko Aire Garbia, Andoaingo Ipar Haizea, Tolosa Zero Zabor, Errausketaren kontrako Koordinadora, medikuen taldea, Zero Zabor IBE, Ekologistak Martxan, Eguzki, Ernai, Irabazi…

Zubietako erraustegiaren proiektua berpiztu egin dute gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundian agintean dauden alderdiek. Hori dela eta herri eta talde batzuetan hasi dira horren aurkako ekimenak antolatzen, eta beharrezkoa ikusi zen pasa den larunbatean ekimen horien berri ematea, osagarritasuna bilatzeko, eta elkar indartzeko. Bildutakoak hiru lantaldetan banatu ziren, elkarren koordinazioa eta informazio trukea hobetu eta ekimen zehatzak prestatzen hasteko.

Hurrengo asteetarako proposatu diren ekintzak (EGUNERATZEN JOANGO GARA):

  • URTARRILAK 25, ASTELEHENA: Donostiako EH Bilduk, Irabazik, Hondakinen Bilguneak eta Koordinadorak prentsaurrekoa emango dute.
  • OTSAILAK 13, LARUNBATA:  Erraustegiaren aurkako indarrak berraktibatzeko bigarren batzar irekia Zubietako frontoi atzeko lokalean, goizeko 10:00etan.
  • OTSAILAK 2O, LARUNBATA: Andoainen Arduraren aldeko giza katea, Arrate plazatik 12:00etan abiatuta. EAJ eta PSE alderdiei zuzenduko diete mezua. Eskualde mailako ekimena izango da.
  • OTSAILAK 28, IGANDEA: Zubietara martxa. Gipuzkoa mailako ekimena.
  • MARTXOAK 12, LARUNBATA: Osasunaren aldeko martxa Andoainen arratsaldeko 17:00etan. Gipuzkoa mailako ekimena.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s