‘Free Otegi, Free Them All’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dute

free otegi

Free Otegi – Free Them All kanpainaren barruan hainbat euskal artistek elkarlanean osatu duten abestia eta bideoklipa aurkeztu berri dituzte gaur goizean.

Elkarlanean jardun dute hainbat euskal artistek Free Otegi – Free Them All kanpainaren baitan abesti hau osatzeko. Helburua mundu osora askatasun aldarria hedatzea dela adierazi dute ekimenaren sustatzaileek: “Euskal Herriko bazter guztietan entzungo den abesti bat sortzea izan da asmoa eta mundu osora lau hizkuntzatan aldarri berbera hedatzea. Gizatasunagatik. Justiziagatik. Garaile eta garaiturik gabeko irtenbidean sinesten dugulako. Bakearen aldeko apustua egiten dugulako. Horregatik Arnaldo Otegiren askatzea eta presoen Euskal Herriratzea eskatzen ditugu”.

Proiektua finantzatzeko Karena plataforman sortutako ekimenean egin da. Helburua beteta itxi zuten pasa den astean finantzaketa kanpaina. Ikus: Kantu bat askatasun ametsari”

Proiektua kolektiboa izan dela nabarmendu dute sustatzaileek. Bideoklipa TAOM produktorak ekoitzi du, Karlos Trijuequeren zuzendaritzapean. Abestiari dagokionez Joserra Senperena aritu da konposizio eta produkzio lanetan. Edorta Jimenezek egin ditu hitzak eta musikari eta abeslarien artean honakoa da parte hartzaileen zerrenda: Sorkun Rubio, Furia, Ines Osinaga (Gose), Maite Arroitajauregi (Mursego), Joseba Tapia, Francis Diez (Doctor Deseo), Niko Etxart, Unai Iturriaga, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Asier Serrano, Jon Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Petti, Oier Aranzabal (Lou Topet), Xabi Solano (Esne Beltza), Rafa Rueda, Karlos Aranzegi, Migel Artieda eta Iñigo Egia.

Informazio gehiago:

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Arnaldo Otegiren defentsak aurkeztutako babes helegitea

Arnaldo otegi

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Arnaldo Otegiren defentsak aurkeztutako babes helegitea eta ezingo du kargu publikorik izan 2021eko otsailaren 28 arte, hauteskundeetan aurkezteko aukera zailduz. Auzitegi Gorenera joko du defentsak.

Otegiren defentsak babes helegitea jarri zuen Bateragune Auziko epaiak ez zuelako zehazten inhabilitazioak zein karguri eragiten zion, baina, Angela Murillo buru duen Auzitegi Nazionaleko Zigor aretoko 4. sekzioak –Bateragune Auziko berbera– atzera bota du. Defentsak helegitean argudiatu du, ezin dela inhabilitaziorik ezarri 2011ko iraileko zigor epaian ez zutelako zehaztu zein karguri eragiten dion neurriak. Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren arabera 2013ko urtarrilaren 24an, Bateragune Auziko epaia ematerakoan, zehaztu zuten hori, eta defentsak ez zuen kontrakotasunik adierazi. Ondorioz, sententzia irmo bilakatu zela azaldu dute.

Otegiren abokatuek forma akatsak salatu zituzten babes helegitean. Inhabilitazioaren erabakia ez zutela auto bidez eman, probidentzia batekin baizik eta, ez zietela fiskaltzaren txostenaren berri eman erabakia hartu aurretik. Epaimahaiak bi arrazoiak atzera bota ditu, eta adierazi du ez dutela zigortuaren eskubiderik urratu.

Defentsaren babes helegitea Konstituzioa Auzitegiaren ebazpen batean oinarritzen da. Horren arabera, ezin da inhabilitaziorik ezarri zein karguri eragiten dion zehaztu gabe. Bada aurrekaririk: Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea 2011n geratu zen aske, eta 2014ean sartu zen Gasteizko legebiltzarrean Laura Mintegiren ordez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s