Larunbatean 10:00etatik aurrera ‘Energiaren azoka’ ospatuko da Usurbilgo dema plazan

energia azoka kartela A3.inddLarunbatean, urtarrilak 30, Energiaren Azoka ospatuko da Usurbilgo dema plazan, “Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa” lemapean. Ekimena Usurbilgo Udalak antolatzen du, Usurbilgo Labide Eskolarekin, Zubigune Fundazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Azoka goizeko 10:00etan hasiko da eta 14:00ak arte iraungo du. Antoltzaileek jakinarazi dute eguraldi txarra egingo balu, frontoian ospatuko dela.

Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa gai hartuta eduki desberdineko postuak egongo dira. Eraginkortasun energetikoaren kultura eta energia garbien erabilera hedatzeko asmoz bertan hainbat gailu (berotze sistemak, kotxe elektrikoa, elektrizitate kontsumo neurgailuak, isolatzaile termikoak, bizikleta elektrikoak etab..) erakusgai egongo dira. Era berean, etxeko faktura ulertzeko azalpenak ere emango dira”

Zer aurkituko dugu azokan?

Lanbide Eskolak landutako teknologia kalera aterako du azoka honen bidez. Herritarren eskuragarri jarri nahi ditu, garatu eta muntatu dituen sistemak. Lanbide Eskolako irakasle eta ikasleak egongo dira postuetan. Hona azokan egongo diren elementuak:

  • Pellet eta biomasa galdarak.
  • Argizteria eraginkorra.
  • Ibilgailu elektrikoak.
  • Eguzki energia termikoaren bidezko beroketa sistemak.
  • Haur txokoa eta eguzki energi bidezko jostailuen zozketa.
  • Hitzaldia: Etxeko kontsumoen fakturaren azalpena: 12:00etan Sutegiko erakustaretoan.

Haurrentzako gune hezigarria

Heldu eta haurrek energia aurreztera bideraturiko sistemen inguruko argibideak jasotzeko aukera izango dute. Haurrentzako txoko parte hartzailea egongo da eta bertan, margotuz, euren alderdi sortzailea lantzeko aukera egongo da. Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoei buruzko ereduen artean marrazki bat hautatu eta koloreztatzeko aukera izango dute.

Ondoren marrazki hauek ikusgai jarriko dira eta 13:00ak aldera energia bidezko jostailuen zozketa egingo da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s