Urtarrilaren 31n Aitzaga Elkartean Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren Usurbilgo kanporaketa

Mus Aitzaga

Urtarrilaren 31n (igandea) Aitzaga Elkartean Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren Usurbilgo kanporaketa burutuko da. Kanporaketa arratsaldeko 16:30ean hasiko da eta izen-ematea 16:00etatik 16:30etara izango da ( 20€ bikoteko).

Usurbilgo kanporaketako sariak

Mus Aitzaga1

Usurbilgo mus txapelketako kanporaketako irabazleek sari bereziak jasoko dituzte.

  • 2 lagunentzako afariak, Aginaga eta Saizar sagardotegien eskutik.
  • Txangurroak eta muskuiluak Angulas y Mariscos A. Bruño e Hijos, S.L.-ren eskutik.

Oharra: parte hartzearen arabera erabakiko dira sailkatuko diren bikoteak:

  • 4-10: bikote bat herrialdera
  • 11-18: Bi bikote
  • 19-25: Hiru bikote
  • 26tik aurrera: Lau bikote

Euskal Herriko Mus Txapelketa urtero antolatzen den ekimena da eta modu boluntarioan egiten dute lan herri eta auzoetako lagunek: “Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatzeko ehunka lagunen lan boluntarioa ezinbestekoa denez, egitasmo honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zuk nahi duzun modu eta lanaren ekarpena egin dezakezu; zure herri edo auzoko txapelketa antolatzetik hasi eta herrialde nahiz nazio mailako kanporaketa eta finalen antolakuntzan parte hartzeraino”.

DATAK

  • Final Nazionala Zuberoan egingo da, Urdiñarben martxoaren 5ean (larunbata).
  • Zazpi herrialdeetako finalak, otsailaren 20an (larunbata).

SARIAK

  • Txapeldunak: txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat. (Karibera dena barne).
  • Txapeldun ordeak: garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (Kanariar uhartera).
  • 3. bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. bikote sailkatua: 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5.etik 16. bikote sailkatuentzat sari txikiagoak.
  • Herrialdeko finaletan txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta edariak,…
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat oroigarria parte hartzea eskertzeko.

Oharrak

  • Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko du.
  • Txapelketako arauak eskura egongo dira lehen saiotik edo hemen ere: klik
  • Epaileen erabakiak mugiezinak izango dira.

Informazio gehiago: www.ehmus.eus

BANNER-abian-kartak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s