Donostiako EHBilduk eta Irabazik Zubietako erraustegiaren kontrako mozioa aurkeztu dute

Erraustegiaren lanak panoramikoa

Donostiako EHBildu taldearen bozeramaile Amaia Almirall Lopez de Luzuriagak eta Irabazi Donostia taldearen bozeramaile Amaia Martin Garinek, Udalbatzaren Organo Araudiko 98. artikulua oinarri, mozio arrunta aurkeztu dute Zubietako erraustegia dela eta, Donostiako udalbatzan azter dadin.

Mozioaren arrazoiak:

“Foru Aldundiko arduradun berriek martxan jarri nahi dute, ostera ere, Zubietako errauste plantaren proiektua. Asmo hori, ordea, ez dator bat Europako Parlamentuak 2015eko ekainaren 9an onartutako ebazpenarekin (EAJ, PSOE, PP, IU, EH BILDU, PODEMOS, EUROPAR UDABERRIA eta beste hainbaten aldeko botoekin onartua).

Gaur egun, Gipuzkoan nahi dugun eredu sostengagarria osatzeko, hainbat konpostatze planta beharko genituzke, eta inerteen zabortegi bat edo batzuk, hondar zatirako. Aukera hori, sostengagarriagoa eta osasungarriagoa izateaz gain eta Europako araudiarekin bat etortzeaz gain, erraustegia eta zepa zabortegia baino merkeagoa litzateke eta lanpostu gehiago sortuko lituzke. Beste leku batzuetan badira hiri hondakinak tratatzeko plantak jartzeko halako planak, eta hemen, Gipuzkoan, jadanik landu da gai hori (bi konpostatze planta, tratamendu mekaniko-biologikoko (TMB) planta bat, hondakin inerteen biltegi bat eta ohiko zabortegiak ixtea). Ez genuke hutsetik hasi beharko.” (Informazio gehiago: klik)

Donostiako Irabazik eta EHBilduk aurkeztu duten mozio arrunta

Mozioa1

  1. Donostiako Udalbatzak arbuiatu egiten du Zubietan edo beste edozein udalerritan erraustegi bat jartzea.

  2. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen die Gipuzkoako Foru Aldundiari, mankomunitateei eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari Zubietako errauste plantaren proiektua alde batera utzi eta har ditzatela hondakinen kudeaketan hartu beharreko neurriak hondakin gutxiago sortzeko, behar bezala birziklatzeko eta “zero zabor” ekonomia zirkularreko eredurantz aurrera egiteko.

  3. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Gipuzkoako Aldundiari ahalik eta azkarren jar dezala plan bat martxan oraingo kudeaketa sistemaren zirkulua ixteko behar diren konpostatze plantak, errefusa tratatzeko planta eta inerteen biltegia jartzeko.

  4. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Gipuzkoako Aldundiari ireki dezala udalerriekin eztabaidatzeko eta negoziatzeko prozesu bat, tratamendu planten plan hori zehazteko eta gauzatzeko, gardentasuna eta lankidetza aintzat hartuta.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s