Ostiral honetan arratsaldeko 16:00tatik aurrera Argia Sariak banatuko dira Usurbilgo Atxega Jauregian

Argia sariak

Ostiral honetan (urtarrilak 29) Argia Sariak (euskarazko komunikazioren sariak) banatuko dira Usurbilgo Atxega Jauregian. Kazetaritzan eta komunikazioan urtean zehar nabarmendu direnen sari banaketa egingo da: “Hedabide honetako lan taldeak aukeratzen ditu sariok urtez urte, komunikazio alorreko adituen laguntzarekin eta ARGIA osatzen dugun komunitatearen ekarpen ugari bezain baliagarriak kontuan hartuta”.

Sari-banaketa ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da 16:00etatik aurrera ARGIA.eus webgunean eskainiko duten streamingaren bidez. Sare sozialetan ere izango du presentzia: Twitterren #ArgiaSariak16 traolaren bidez egingo da ekitaldiaren jarraipena eta irabazleen berri momentuan bertan emango dute Facebook bidez ere.

Urtero egiten den ekitaldia da, aurtengoa 27. edizioa eta bertan euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuak sarituko dira: prentsa idatzia, irratia, ikus-entzunezkoak, internet eta sustapen-ekintzak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s