“Presoak eta bake prozesua” mintegia Pariseko Sorbonako Unibertsitatean

sare33

Euskal presoek bake prozesuan izan dezaketen zeregina aztertuko dute Pariseko Sorbonako Unibertsitatean. Ekitaldi hau Joana Etchart (Paris-Sorbonnes-eko Unibertsitatea, MAPS/HDEA EA 4086 ikerketa taldea), Bake Bidea (Bake prozesuaren aldeko mugimendu zibila) eta Irlandes Ikerketa Istitutoko ikerlariekin partaidetzak (Institute of Irish Studies, University of Liverpool) elkarlanean antolatu dute. Gai nagusietako bat Euskal Herriko gatazka izango da eta gaurko saioan euskal presoen egoera aztertuko dute, maiatzaren 19an, armagabetze prozesua; eta irailaren 15ean, biktimen rola.

Bestalde, larunbat honetan Gernikan (Bizkaia), hainbat taldek eta eragilek osatzeko duten bake prozesua indartzeko Foro Soziala bilduko da, ETAren armagabetze prozesua aztertzeko.

Kartelak

Sorbonako Unibertsitateko Michelet aretoan egingo dira gaurko hitzaldiak, 17:00etatik aurrera. Hauek izango parte hartuko dutenak:

  • Kieran McEvoy, Belfasteko Unibertsitateko Zuzenbide irakaslea. Ipar Irlandako gatazkarekin alderatuko du Euskal Herrikoa, betiere presoen auzia oinarri hartuta.
  • Nicolas Ferran OIP Kartzelen Nazioarteko Behatokiko presidentea. Frantziako espetxeetako legedia aztertuko du.
  • Xantiana Cachenaut abokatua, Gabi Mouesca preso ohia eta OIPko presidente izandakoa, eta  Joana Haranburu (25 urte preso daramatzan Frederique Haranbururen alaba). Euskal Herriko ikuspegia emango dute Parisera joandako hiru lagunek. Euskal presoei legea nola aplikatzen zaien azalduko du Xantianak; presoen egoeraz arituko da Gabi; eta presoen senideen bizipenak kontatuko ditu Joanak.
  • Joana Etxart Sorbonako irakasle eta ikertzaileak eta Serge Portelli magistratuak gidatuko dute mahai ingurua.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s