Otsailaren 4an baserritarrez jantzita eta makilarekin Santa Ageda eskean

SantaAgeda

Otsailaren 4an, osteguna, Santa Ageda bezpera ospatuko da Euskal Herrian. Urtero bezala Udarregi Ikastolako ikasleak, Aginagako Eskola Txikiko ikasleak eta Usurbilgo kantu taldea baserritarrez jantzita eta eskuan makilarekin kalera aterako dira Santa Ageda eskean.

udarregi ikastola

  • 15:00 LH-koen irteera. Ibilbidea: Ikastola, Bordatxoko biribilgunea, Puntapax kalea, Kale Zahar, Eroskiko biribilgunea, Zubiaurrenea kalea, Bordatxoko biribilgunea eta frontoia (eguraldi txarra egiten badu, 16:10ean ikastolatik atera eta frontoira jaitsiko dira).
  • 15:40 DBH-koen irteera. Ibilbidea: Ikastola, Artzabal, Iturralde farmazia, eliza eta frontoia.
  • 16:00 HH-koen irteera ikastolatik frontoirantz (eguraldi txarra egiten badu, emanaldia 16:20an patioko estalpean).
  • 16:10 aldera, Santa Ageda eskean ateratako taldeen amaiera bateratua frontoian.
  • Oharra: ekitaldi amaieran, HH eta LHko haurrak frontoian bertan elkartu dira senideekin. Autobusa hartu behar dutenek, bus zerbitzua Bordatxoko errotonda ondoan.

aginagan ere kantuan

Otsailaren 4an ere Aginagan Santa Ageda kantuan aterako dira. Goizean Eskola Txikiko haurrak eta irakasleak, Aginagatik barrena koplak abesten irtengo dira.

usurbilgo kantu taldea

19:00 Mikel Laboa plazatik abestera aterako dira Kantu Taldekoak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s