Otsailaren 7an Euskal Inauterien Eguneko desfilea Zubietatik Lasarte-Oriara

Lasarte-ZubietaEuskal Inauteriak konpartsa antolatzen duten eragileak.

 

Datorren astean Inauteriak ospatuko dira herri askotan eta Usurbilen bezala Lasarte-Orian era ospatuko dira otsailaren 7an, berrikutzekin. Horietako bat Zubieta eta Lasarte-Oria arteko desfilea izango da, zubietarren parte hartzea sustatuko dutelarik. Antolatzaileek antolatutako ekitaldietara gerturatzeko gonbidapena luzatu dute eta bereziki, otsailaren 7an, txantxoz jaztera.

Aste honetan Euskal Inauterien Eguna bultzatzen duten taldeek agerraldia egin dute Lasarte-Orian: Ttakun KE eta ‘Plaza dantza’ egitasmoa, Kukuka antzerki eta dantza eskola, Ttirriki Ttarraka eskola, Erketz EDT, Katxiporreta, musikoen taldea, Zubietako lagunak eta Udal ordezkariak.

Aurtengoan Lasarte-Oriako Euskal Inauterietako konpartsak aldaketak izango ditu: batetik murrizketa, otsailaren 7an aterako da konpartsa baina arratsaldera soilik mugatuko dira ekintzak. Eta bestetik Iparraldean egiten den Zubieta Ituren joaldunen desfilea oinarri hartuta, Gipuzkoako Zubietatik Lasarte-Oriara egingo da desfilea.

Zubietarrei harrera zubian

Euskal Inauterietako ekintzak Zubietako plazan hasiko dira, arratsaldeko 16:00etan. Dantza saio txiki batekin emango zaio hasiera. Bertan muxiko, fandango eta arin-arinak dantzatzeko aukera izango da. Ondoren desfileari ekingo zaio eta musikarien doinuekin Hipodromoko zubira hurbilduko da konpartsa.

Bertan, lasartearrak zain izango dira eta ‘ongi etorri’ dantza batekin harrera egingo diete. Zubietarrek beste dantza batekin erantzungo dute. 17:00ak aldera, guztiek bat eginik, txokolatada ospatuko dute.  Desfilea Lasarte-Oriako eremura mugitu baino lehen, senidetze dantza bat dantzatuko dute elkarrekin.

 Lasarte-Oriako kaleetan barrena

  • 17:45ak aldera, Euskal Inauterietako konpartsak Lasarte-Oriako kaleetan barrena Inauterietako giroa hedatuko du. Hauxe ibilbidea: Hipodromo etorbidetik Tajamarreko biribilgunera, Kale Nagusitik Arkupeko birilgunera. Bertan buelta eman eta berriro kale Nagusira Okendo plazan amaitzeko.
  • 18:30ak aldera, herriko plazara iritsi eta erromeria ospatuko da Ttirriki Ttarraka eskolakoekin.
  • Suaren ekitaldiarekin emango zaio amaiera egitarauari.

Ondo pasa!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s