“Erraustegia Erabakia” herri plataformak 1.185 usurbildarren atxikimendu aurkeztu ditu Udalean

Arg.: Noaua!

Azaroaren 7an “Erraustegia Erabakia” izeneko Usurbilgo eta Zubietako herritarren osatutako herri plataforma aurkeztu zen. Helburua erraustegiaren inguruan herritarren kontsulta bultzatzea da, erraustegia egingo den ala ez herriak erabakitzea hain zuzen ere. Horretarako, Usurbilgo Udalari kontsulta bat antolatzea eskatu zioten.


Bideoak: Noaua!

Eskaera honek aurrera egin dezan, sinadurak biltzen hasi ziren. Guztira, 1.185 usurbildarren atxikimendu jaso dituzte. “Helburutzat markatu genuen sinadura kopurua erraz gainditu dugu. Erraustegia bozkatzeko 1.185 arrazoi”.

Arg.: Noaua!

Larunbat honetan bildutako sinadura guztiak Usurbilgo Udalean entregatu dituzte, udalbatza aretoan egin zen ekitaldian. Bertan Erraustegia Erabakia herri plataformako kideak, herritarrak, Xabier Arregi Usurbilgo alkatea eta udal ordezkariak egon ziren (EHBildu eta PSE). Erraustegia Erabakiak Udalari egiten zion eskaria argia da: “galdetu herriari ea erraustegia egitea nahi duen ala ez”.

Jarrian Udalean irakurri zen idatzia:

1.185 arrazoi erraustegia bozkatzeko

“Baztertuta zegoen erraustegiaren egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko agintari berriek berpiztu eta eraikitzeko asmoa agertu dute. Kezka eta gatazka, hasiera hasieratik, instituzioetan baino kaleetan egon da. Erraustegi hori, guk, herritarrok, ordaindu beharko genuke gure osasunarekin eta gure diruarekin, baina inork ez digu galdetu ea erraustegia nahi dugun ala ez.

Bada garaia gizartean hainbesteko polemika harrotzen duten gaietan herriari hitza emateko. Kultura demokratikoa sakondu behar dugu: agintariek, herriari erabakitzen uzteko ohitura hartu behar dute. Hori bultzatzeko, hainbat zubietar eta usurbildar elkartu ginen joan den azaroan, eta erraustegiaren gaian gure ahotsa entzunarazteko sinadurak biltzeari ekin genion. Gaur, 1.185 herritarrek bere enkargua ematen diote Usurbilgo Udalari: galdetu herriari ea erraustegia egitea nahi duen ala ez.

Garaiak aldatzen ari dira, herria ez da asetzen 4 urtez behin bozkatuta. Arazo bat instituzioen geletatik kalera ateratzen denean, erabakitzeko esparrua ere mugitu egiten da. Gipuzkoako agintariek ez dute oraindik hori ulertu. Usurbilen, bertakoek bertan eragitea erabaki dugu, eta, gaur, 1.185 arrazoi eman diegu ulertarazteko.

Zorionak eta milesker sinadurak biltzen eta ematen parte hartu duzuen herritar guztioi. Helburutzat markatu genuen sinadura kopurua erraz gainditu dugu eta!!! Hemendik aurrerako erraustegiaren inguruko ekimenetan ere ikusiko garelakoan… Berriz ere zorionak!”

Erraustegia: Herriak Erabaki!

One response to ““Erraustegia Erabakia” herri plataformak 1.185 usurbildarren atxikimendu aurkeztu ditu Udalean

  1. Nere postekin loturak: Erraustegia Erabakia herri mugimenduak deituta larunbatean batzar irekia Udarregi ikastolan | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s