Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren Usurbilgo kanporaketan 16 bikotek parte hartu dute

MusEHUsurbilAitzaga Elkartean jokatu zen finaleko argazkia.

Aitzaga-banner

Atzo (urtarrilak 31) Aitzaga Elkartean Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren Usurbilgo kanporaketa burutu zen. Kanporaketa arratsaldeko 16:30ean hasi zen eta guztira 16 bikotek  parte hartu zuten.

Usurbilgo lehen lau bikoteak eta sariak

  • Irabazleak: Juantxo eta Aitor (Txangurroak)
  • Bigarrenak: Tximi eta Larbain (Saizar sagardotegian afaria)
  • Hirugarrenak: Joseba eta Fernando (Aginaga sagardotegian afaria)
  • Laugarrenak: Eneko eta Joxe (Muskuiluak)

DATAK

  • Zazpi herrialdeetako finalak, otsailaren 20an (larunbata). Usurbildik lehen bi bikote irabazlek joango dira.
  • Final Nazionala Zuberoan egingo da, Urdiñarben martxoaren 5ean (larunbata).

Euskal Herriko Mus Txapelketako SARIAK

  • Txapeldunak: txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat. (Karibera dena barne).
  • Txapeldun ordeak: garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (Kanariar uhartera).
  • 3. bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. bikote sailkatua: 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5.etik 16. bikote sailkatuentzat sari txikiagoak.
  • Herrialdeko finaletan txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta edariak,…
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat oroigarria parte hartzea eskertzeko.

Oharrak

  • Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko du.
  • Txapelketako arauak eskura egongo dira lehen saiotik edo hemen ere: klik
  • Epaileen erabakiak mugiezinak izango dira.

Informazio gehiago: www.ehmus.eus

BANNER-abian-kartak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s