Udalak Santueneako “Gure Elkartea”ko instalazioen erabilpena esleitzeko prozedura martxan jarri du

usurbilgo+udalaUsurbilgo Udalak Santuenean (11 zenbakian) duen “Gure Elkartea” jubilatuen lokaleko taberna, bertako instalazioen erabilpena eta zerbitzua esleitzeko prozedura irekia martxan jarri du.

Baldintzak

  • Kontratu honen hasierako iraupena 2 urtekoa izango da. Urtez urte, luzatu aukera egongo da, beste 2 urte gehiagoz. Guztira 4 urte bete arte.
  • Hau kudeatzeko gutxieneko kanona hileko 300 euro + BEZa izango da; urteko 3.600 euro + BEZa. Bi urte igarotakoan, kanona berrikusteko aukera egongo da.
  • Kontratua betetzean, esleipendunak bere jardueragatik eragindako kalteei erantzuteko asegurua eduki beharko du, gutxienez 150.000 eurokoa.

Hizkuntza irizpideak

Kontratuaren xede den prestazioaren berezko ezaugarriak kontuan hartuta, zerbitzu hizkuntza euskara izango da. Hizkuntz-paisaian islada izan behar du; errotuluei, oharrei, seinaleei, kartelei eta gisa bereko komunikazio orokorrarean bereziki.

Kontrataziorako irizpideak

Kontratu honen esleipen prozeduran honako irizpideak hartuko dira kontuan:

  • Kanonean egiten den eskaintza.
  • Proposamenaren balio teknikoa (ustiapen proiektua, Santuenea auzora egokitzea eta zerbitzuaren antolaketa kontuan hartuko direlarik)
  • Inbertsio hobekuntzak eta bestelako hobekuntzak.

Kontratazio prozedura honetan parte hartu ahal izango dute, jarduteko ahalmen eta gaitasun juridiko osoaren jabe diren eta kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala egiaztatzen duten pertsona fisiko zein juridikoek.

Eskaintza honi buruzko informazio gehiago: Usurbilgo Udaleko Erregistroan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s