OEITko medikuek erraustegiak eragiten dituen osasun arazoez ohartarazi dute

MedikuakOEIT mediku taldeko Pauilin, Berridi, Villandiego, Mitxelena eta Barandiaran, atzo, Donostian egindako agerraldian. (Arg.: Andoni Canellada/Argazki Press)

OEITko kideek (Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea) osatzen duten medikuek edozein azpiegitura eraiki aurretik, gizakien osasunari lehentasuna ematen dion arduraren printzipioa kontuan hartzea eskatu die Gipuzkoako arduradun politikoei. Atzo (otsailak 2) Donostian agerraldia egin zuen taldeak. 2004tik 2015eko azarora arte nazioarteko datu base zientifikoetan egindako azterketak kontuan hartuta, hainbat datu eman zituzten erraustegiek gaixotasunak areagotzen dituztela frogatzeko.

Hona hemen OEITk aipatutako hainbat datu:

  • Errauste planta batetik hamar kilometroko erradioan bizi direnen artean, minbizia kasuek %3,5 egiten dute.
  • Nazioartean egindako ikerketen arabera leuzemia kasuak %21 areagotzen dira errauste plantatik bost kilometroko erradioan bizi diren pertsonen artean; pleura minbizien kasuak %84 ugaritzen dira eta behazuneko minbizia kasuak %24 areagotzen dira.
  • Gaixotasun hauek erraustegiek sortzen dituzten errautsen, eskorien eta karbono dioxido isurketen ondorioz gertatzen dira.
  • Zubietako errauste plantak 5.900 tona errauts sortuko ditu urtean, eta horiek jasotzeko segurtasun zabortegiak beharrezkoak izango dira.
  • Errautsek jasotzen duten tratamenduak ere ez du kutsadura arriskua gutxitzen. Urak eta haizeak eragindako higadurak kutsadura hori zabaldu egiten dute, gizakiengan eragin kaltegarriak sortuz.

163.500 tona hondakin erreko dira

Gipuzkoako Aldundiak egin dituen aurreikuspenak betetzen badira, Zubietako erraustegian urtean 163.500 tona hondakin erreko dira, eta horrek 157.000 tona karbono dioxido sortuko dituela jakinarazi dute. Isurketa horiek 2015ean Parisen egindako goi bileran hartutako konpromisoetatik urrun egoteaz gain, «klimarako mehatxua dira, medikuaren esanetan.

OEITOsasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea Donostian azterlana aurkezten. (Argazkia: OEIT)

Gaixotasunek isurketa horiekin lotura

Gaixotasun ugarik isurketa horiekin lotura dutela frogatu dute OEITko medikuek aztertu dituzten ikerketek. Datu hauek erraustegia dagoen eremutik bost eta hamar kilometro arteko erradioan gertatzen diren arren, ondorioak eremu horretatik kanpora ere zabaltzen direla esan dute medikuek:

  • Eragin nabarmena dute arnas aparatuko edo bihotzeko gaixotasunekin.
  • Papera erretzeagatik sotzen diren hidrokarburo poliziklikoek biriketako minbizia eragiten dute.
  • Anemia eta dermatologia arazoak sor ditzakete.
  • Erbi ezpain kasuek %30 egin dezakete gora errauste plantek isurtzen dituzten partikula kutsatuen ondorioz.
  • Heriotza tasak ere gora egiten duela ohartarazi dute.

beste sistema batzuk aztertzeko eskaera

OEITko medikuek hondakinak tratatzeko erraustegiak ez diren beste sistema batzuk aztertzeko eskaera ere egin dute (2004an egin zuen lehen aldiz eskaera), eta gogoratu dute zabortegiak ez direla erabat desagertuko: “Gizartean barneratuta dago erraustegiekin zabortegiak desagertuko direla, baina errauste plantek sortzen dituzten hondakinak jasotzeko beti beharko dira zabortegiak. Osasuna dago guztiaren gainetik, eta ezinbestekoa da gizarteak ere datu horien berri izatea. Erraustegiak txarrak direla erakutsi nahi dugu, eta datuak ditugu horretarako. Agintari politikoekin eta herritarrekin datuak partekatzeko prest agertu gara”.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s