Usurbilgo Udalak antolatuta otsailaren 11tik 28ra emakumeentzako ahalduntze ikastaroa

Otsaila11

Otsailaren 11tik apirilaren 28ra Usurbilgo Udalak “Busti feminismoan: atzo eta gaurko proposamen feministetan sakontzen” emakumeentzako ahalduntze ikastaroa antolatu du. Ikastaro honetan, mendebaldeko mugimendu feministaren historia ekarriko dute gogora: “baina Euskal Herrian 70. ha- markadatik aurrera eman den mugimenduaren inguruan ere solastuko gara, antolatzeko moduak eta aurrera eraman- dako borrokak aztertuz. Historia ezagututa, aurrera begira ditugun erronketan sakontzen lagunduko digu”.

Ikastaroaren helburuak:

  • Zapalkuntza patriarkalaren oinarriak ezagutu eta genero sistemen funtzionamenduan sakontzea.
  • Feminismoaren definizioa eta sorrera ezagutaraztea.
  • Mugimendu feministaren jatorria eta historian zehar sortu diren tendentzia ezberdinen azalpena egitea.
  • Euskal Herriko mugimendu feministaren errekonozimendua eta ibilbidea ezagutzea. Batetik emakumeen antolaketa nolakoa izan den eta baita garatu dituzten borroka ezberdinen inguruko dinamika eta eztabaida konkretuak ezagutzea.
  • Mugimendu Feministaren bilakaera eta egun mahai gainean dauden eztabaidagaien azterketa egitea.
  • Mugimendu Feministaren ekarpenak eta erronka berriak ezagutu eta hauen inguruan eztabaidatzea.
  • Bakoitzaren genealogia feminista (femealogia) eraikitzeko bitartekoak eskaintzea.

Ikastaroa noiz eta non?

  • Otsailaren 11tik apirilaren 28ra (guztira 20 orduko ikastaroa).
  • Egunak: Otsailak 11, 18 eta 25. Martxoak 3 eta 10. Apirilak 7, 14, 21 eta 28 (ostegunak).
  • Lekua: Potxoenea.
  • Ordutegia: 17:30-19:30.
  • Izen ematea, doan: Usurbilgo Udaleko parekidetasun sailean, 943 377 110 (parekidetasuna@usurbil.eus)
  • Facebok: www.facebook.com/parekidetasunausurbil.usurbilgoudala
  • Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
  • Dinamizatzaileak: Miren Aranguren eta Edurne Epelde (Emagin).

“Munduan zein Euskal Herrian mugimendu feministak izandako bilakaera eta aldarrikapenak ezagutzeko, etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna ezin hobea izan daiteke. Ikastaro honetan, mendebaldeko mugimenduaren historiaz gain, Euskal Herrian 70. hamarkadatik aurrerako mugimenduaren antolatzeko modua eta aurrera eramandako borrokak aztertutuko dira”.

Noaua645Noaua! astekarian (645 zenbakia)  Miren Aranguren eta Edurne Epelderi  egindako elkarrizketa

a

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s