Usurbilgo inauteri jaian parte hartze handia

Inauterienzaint

Larunbateko inauteri jaiak arrakasta handia izan zuen, parte hartze handia egon zen. Noaua! Kultur Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako festan usurbildarrek bete-betean parte hartu zuten. Gai proposamena jarria zegoen: lanbideak. Eguerditik edonon herizainak, suhilatzaileak, mafiosoak, arrantzaleak, medikuak, labexomorro esterminatzaileak, atez-ateko langileak, butaneroak, sardinerak, … ikusi zitezkeen.

Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eguerdian Kaxkotik barrena egitekoa zen kalejira haizeak eragotzi zuen. Erraldoi handiek ez zuten kalejiran parte hartu, erraldoi txikiak eta buruhandiek baizik. Zuzenean frontoira joan ziren haizeak gogorki hastintzen baitzuen, eta babesean, erakustaldi ederra eskaini zuten dultzaineroen laguntzarekin.

Bideoa: Noaua!

Arratsaldean berriz Burrunbazale txarangakoekin kalejirarekin herriko kaxkoa mozorroz bete zen eta ondoren, iluntzean Dj Van frontoian aritu zen musika saioa bikaina eskaintzen.

Jarraian herritarrek sare sozialetan zabaldutako argazkiak eta Noaua! astekariak ateratakoak jarri ditugu. Zurea falta bada eta  jarri nahi baduzu lasai bidali e-posta honetara: usurbildarrakaurrera@gmail.com

Herritarren argazkiak (sare sozialetan topatu ditugun batzuk): Ion Markel Saez de Urabain, Aixpu Aixpu, Xingola, Izaz E Etxabe eta Noaua!

This slideshow requires JavaScript.

Bideoa: Noaua!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s