Zubietatik Lasarte-Oriara egin zen Euskal Inauterien Eguneko desfileak arrakasta handia izan zuen

ZubietaLasarte1Arg.: Txintxarri

Pasa den igandean (otsailak 7) Euskal Inauterien Eguneko desfilea burutu zen Zubietatik Lasarte-Oriara. Ekimen hau Lasarte-Oriako Ttakun KE eta ‘Plaza dantza’ egitasmoak, Kukuka antzerki eta dantza eskolak, Ttirriki Ttarraka eskolak, Erketz EDT, Katxiporretak, musikoen taldeak eta Zubietako lagunak antolatu zuten, Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin.

Igandean zubietarrek musikarien doinuak jarraikiz, dantzaldi txikia egin zuten, Zazpi jauzi edo Egi dantzatu zituzten. Ondoren Lasarte-Oriara bidea hartu zuten guztiek.

Bideoa: Txitxarri

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Lurdes Hueta

Lasarteoriatarrak zain zeuden Hipodromoko zubian eta bertan harrera beroa egin zieten Ongi etorri dantza bat eskainiz. Era berean, zubietarrek beste dantza batekin erantzun zuten. Ondoren, guztiek batera txokolate janaz gozatu zuten.

Kaleetan zehar dantzan

Txokolatea hartu ondoren, Euskal Inauterietako konpartsa Hipodromoko zubitik atera eta Lasarte-Oriako erdialdeko kaleetan barrena ibili zen. Ttirriki Ttarrakako lagunen musikaren erritmora hainbat euskal dantza egin zituzten konpartsako txantxoek Hipodromo etorbide eta Kale Nagusian. Bertan ziren hartza eta bere zaintzaileak dantzari, zein herritarrei ziria sartzen.

Okendo plazara iritsi eta hainbat dantza egin ostean, suaren ekitaldia egin zen. Hartzak ihes egin, hau harrapatu eta erre egin zuten zaintzaileek. Jarraian, sorgin dantza, fandangoa eta arin-arina dantzatu ziren.Zubietarren esker hitzak

Ekimenaren amaieran Usurbilgo alkatea eta zubietarra den Xabier Arregik, zubietarren izenean eskerrak eman zizkien antolatzaileei eta hurrengo urtean, Lasarte-Oriatik Zubietara egiteko gonbita luzatu zuen.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Txintxarri

Informazio iturria: www.txintxarri.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s