Igandean Usurbilgo Gure Esku Dagok bazkidetza kanpainari hasiera emango dio

Uharte-Arakil2014ko ekainaren 8an Gure Esku Dagok deitutako giza katean parte hartu zuten usurbildarrak (Uharte-Arakil).

GEDGure Esku Dago herri dinamikak bazkide kanpaina martxan dauka, ireki berri duten erabakiaren aroa bururaino eramateko. Igande honetan (otsailak 14) kanpaina honi hasiera emango dio Usurbilgo Gure Esku Dagoren lan taldeak, mahaia aterako bait du kalera. 12:00etatik 14:00etara bazkidetza egiteko mahaia frontoi inguruan jarriko da. Aurrerago ere mahaia jarriko dutela iragarri dute taldeak: otsailak 26, martxoak 4 eta martxoak 11.

Borondateen Kriseiluak

Abenduaren 31n bertan behera geratu zen kriseiluen ekitaldia eta aldaketarik ez badago, martxoaren 11n (ostirala) ospatuko du Usurbilgo Gure Esku Dagok ekimen berbera: “Ilunabarrean elkartuta, desio bana eskatu, kriseiluan idatzi, eta zerura jaurtitzeko deia luzatzen dizuegu herritarroi”.

Kriseiluak Lizardi liburu dendan salgai daude 2,5 eurotan.

Herri galdeketak eta ekitaldi nagusia

2016rako hainbat egitasmo antolatuko ditu Gure Esku Dagok:

  • Goierriko 22 udalerrietan, Diman eta Ispasterren herri galdeketak egingo dira.
  • Ekainera begira ekitaldi nagusi bat egingo da Bilbon, ibaiaren bueltan.
  • Usurbilen urtean zehar, gizarteratze prozesuari azken bultzada eman nahi dio Gure Esku Dagok.

2017rako Usurbilen herri galdeketa egingo dela iragarri du Gure Esku Dagok: “Herriko taldeak ere 2017an herri galdeketa antolatzeko asmoa dugu, baina horretarako 2016an azken bultzada bat eman nahi diogu gizarteratze prozesuari, eta orain arte hurbildu ez zaigun jendearengana iritsi nahi dugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s