Otsailaren 17an Fiare Banku Etikoak batzarra egingo du Usurbilen

jon-intxausti

Otsailaren 17an (asteazkena) Fiare Banku Etikoak batzarra egingo du Usurbilen, Potxoenean, 18:30ean. Jon Intxausti, Gipuzkoako Banku Etikoko koordinatzailea bertan izango da.

FiareFiare Banca Eticak finantza etikoetan dautzan proiektu biren batuketan du jatorrria: Italian 1999tik diharduen Banca Popolare Etica banketxe kooperatiboa; eta Espainian 2005ean abiatutako Fiare egitasmoa. Batak zein besteak gizartea eraldatzeko tresna izan nahi dute, finantzazioa bideratuz Gizarte eta Elkartasun Ekonomiako proiektuetara, eta finantza-bitartekaritza bestelakoa sustatuz, hain zuzen, gardentasunaren, parte-hartzearen, demokraziaren eta kreditu-eskubidearen printzipioak oinarri:

“Gestio demokratikoa eta konpromiso etikoa bermatzen ditugu; bazkideen parte-hartzeari dagokionez, boto banaren printzipioa lege. Europan erreferentzia gara, banketxe kooperatiboa garen aldetik: 37.000 bazkiderekin Italian eta Espainian, bost geografia-gunetan antolaturik, hainbat parte-hartze antolakunderekin, eta egitura dinamiko eta gaitzarekin. Egitura osoak bazkideak ditu bizibide, tokian-tokian antolatuak, kultur ekintza landu, egitura operatiboarekiko hartu-emanei heldu, finantza-eskariei ebaluazio etiko-soziala egin, eta lekuan-lekuan egon litezkeen premiei —banka zerbitzuen arloan beti ere— erreparatzeko”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s