Errausketaren Aurkako Mugimenduak otsailaren 28ko martxan parte hartzeko deia egin du

ZubietatArg.: Errausketaren Aurkako Mugimendua

Pasa den larunbatean Zubietan Errausketaren Aurkako Mugimenduak batzarra egin zuen. Bertan Gipuzkoako hainbat herrietareko eragile zein herritarrak bildu ziren hainbat gaietaz hitz egiteko. Batzarraren ostean taldeko argazkia atera eta hedabideetara ohar bat bidali zuten, besteak beste, otsailaren 28an Zubietako “0 puntura” joango den martxaren berri eman zen: “Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxa antolatu du otsailaren 28an Zubietara, zehatz-mehatz, Foru Aldundina erraustegia eraiki nahi duen parajeraino bertaraino”.

Ekimenaren bultzatzaileek ohartarazi dute errausketa arriskutsua dela ingurumenarentzat eta osasunarentzat. Sistema garestia dela ere ohartarazi dute, eta hor kokatu dute GHK-k tarifak %20 garestitzeko hartu berri duen erabakia. Errauste plantaren proiektua berriro bide bazterrean utz daitekeela uste dute antolatzaileek, eta behin betiko oraingoan.

Martxa hainbat herritatik abiatuko da eta parte-hartzaileak bidean topatzen joango dira (elkargune nagusiak Lasarte-Orian eta Zubietan egingo dira). Guztiak 12:00ak aldera Letabiden elkartuko dira, Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen lekuan hain zuzen ere. Bertan argazkia atera eta  elkarrekin jaitsiko dira. 13:00ak aldera, Zubietako frontoian, martxa burutzeko ekitaldi xume bat egingo da.

Martxaren abiapuntuk, elkargunek eta amaiera hitzorduak:

Abiatzeko hitzorduak

  • 08:00 Zizurkilen, plazatik.
  • 08:00 Andoainen, merkatutik
  • 08:30 Hernanin, Gudarien Plazatik.
  • 09:30 Añorga Txikitik.
  • 10:30 Lasarte-Orian, Okendo plazatik.
  • 11:00 Usurbilen, frontoitik.
  • 11:00 Zubietan, frontoitik.

Herritar zutabeen hitzordu bateratua

  • 12:00 Zero puntuan.

ekimenaren Amaiera

  • 13:00 Zubietako frontoian.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak kaleratuta oharra:

IdatziaO13

otsailak 28ko kartela ask

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s