Martxoatik aurrera Usurbilgo Puntapax eguneko zentroan 6 plaza berri eskainiko dira

usurbilgo+udalaUsurbilgo Udalak Usurbilgo Puntapax eguneko zentroa handitu egingo dela iragarri du, 6 plaza berri eskainiz. Udalaren esanetan azken urtetan gero eta eskaera gehiago egin dira zerbitzu hau erabiltzeko. Eskaera honi erantzun zuzena eman asmoz, herritarrei plaza gehiago eskaintzeko urratsak eman dira.

2003ko azaroan ireki zen lanegunetarako 8 plazarekin. Denbora batera, 12 plaza izatera pasa zen, beste 6 plaza izanez asteburuetarako. Guztira 55 herritar pasa dira bertatik. Azken urteetako balantze bat eginda, batez besteko eskatzaileen adina jaitsi egin dela adierazi du Udalak, zerbitzuaren beharra goiztiarragoa izatera pasa delarik. Honek eskaera kopurua handitzea suposatu du eta aldi berean itxarote denbora luzatzea.

Hainbat datu esanguratsu

  • 2015ean sartzeko 9 eskaera egon dira eta 2 baja.
  • Orioko eguneko zentroan 5 usurbildar daude, Hernanin bat eta bi itxarote zerrendan.

Egoera honen aurreran Udalak Haur Eskolako espazioak aztertu eta berrantolatu ditu:

  • Egun zentroak dauzkan 143,00 m2ei, planta bereko beste 60,00 m2 gehituko zaizkie, bi espaziotan: 53,00 m2-ko jardueretarako gela handi bat eta beste 7,00 m2-ko garbigela bat.
  • Haur eskolako eta zentroko erabiltzaileek, pasaerako espazio komun bat izango dute, aldaketa honekin.

6 plaza berri martxoatik aurrera

Diru laguntzak bideratuta eta lanak amaituta daudenean, Kalezarko eguneko zentroa prest egongo da 6 plaza berrirekin martxoatik aurrera, onuradun berriak hartzeko. Handitzearekin batera, eguneko zentroa kudeatzen duen GSR enpresak langile bat gehituko du beharrei behar bezala erantzuteko.

Egokitze lan hauetarako eta erosoago izateko altzariak erosteko, Usurbilgo Udalak 35.000 euro bideratu ditu.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s