Otsailaren 21ean Lasarte-Oriako Islada Ezkutatuak taldeak antolatuta Txaldatxurrera bisita gidatua

txaldatxurEkainean Txaldatxurrera egin zen bisita gidatua (Arg.: Txintxarri)

Igande honetarako (otsailak 21) Islada Ezkutatuak, Lasarte-Oriako oroimen historikoaren aldeko taldeak Txaldatxurrera bisita gidatua antolatu du. Zubietamendin, Txaldatxur inguruan, Gerra Zibilak gogor kolpatu zuen eta bertan gertaturikoa ikertzen, eta batez ere garai hartan lurperatu eta apropos ezkutatu ziren gertakariak azaleratzen ari dira Islada Ezkutatuak taldeko kideek.

Bisita goizeko 09:00etan abiatuko da Lasarte-Oriako Okendo plazatik:  “Oinez joango gara bertaraino. Ordu eta erdi, bi orduko bidea dago. Lasai lasai joango gara baina oinetako erosoekin etortzea gomendatzen dugu. Eguraldi txarra balitz, irteera atzeratu egingo litzateke”.

Antolatzaileek jakinarazi dute bisita gidatuan zehar emango diren azalpenak gazteleraz eskainiko direla oraingoan, ekainean egindako irteeran euskaraz egin baitzen.

Txaldatxur

Zubietamendin kokatzen den mendixka da, Oria ibaiaren gain-gainean. 1936ko abuztutik aurrera, Buruntza, Agerre Buru, Belkoain eta beste zenbait eremuen antzera, Gipuzkoan eratu ziren borroka gune bilakatu zen: “Gerra Zibila, hemendik besterik gabe pasa egin zela uste bagenuen, guztiz oker ginen. Badirudi Gipuzkoan gerrarik ez dela egon eta hori ez da egia. Hemen gerra handia egon zen, denbora mugatu batean. Gauza larriak pasa ziren, nahi baino gehiago. Hildakoak badira frontean, non hil ziren ez dakigunak, desagertuak, errepresaliatuak… Gerra Zibilaz ari garenean, bereziki Bizkaia aipatzen da eta Bizkaian zerbait egiteko modua izan bazen, neurri batean gipuzkoarrei esker izan zen. Hemen eutsi zitzaion, ahal zen denboran”.

Sarraskia Txaldatxurreko lubakietan 

Islada Ezkutatuak gertutik frogatu du, sarraski handia izan zela Txaldatxurreko lubakietan. Azken urteetan hainbat aurkikuntza egin dituzte:  bi bandoetako armaden bala zorro piloa, lehertu gabekoak eta lehertutako balak, eskuko granada, obusa lurrean sartuta eta lehertu gabe, obus puskak. (klik)

asteartero Manuel Lekuona kultur etxean

islada-ezkutatuakIslada Ezkutatuak taldeko kideak, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean elkartzen dira, asteartero arratsaldeko 17:30ean. Taldearekin harremanetan jartzeko bertara gerturatu besterik ez da egin behar edota isladaezkutatuak@gmail.com e-postara idatzi idatzi.

Taldeak gerra garaian izandako izugarrikeriak argitzen lagundu dezakeen edozer informaziori ongi etorri emango zaiola adierazi du: “Edozerk bidea eman dezake askoz gauza gehiago argitzeko. Izan liteke argazki edo dokumenturen bat, norberak bizitako edo etxean kontatu dioten lekukotzaren bat, informazio edo daturen bat… Honez gain, Usurbilen oroimen historikoaren aldeko taldea osatzeko gonbita luzatzen dute. Animatzen direnei, lehenbiziko pausoak ematen lagunduko diogula” .

hiru Lan eremu

  • Txaldatxurren ezkutatua dagoen guztia azaleratu eta ezagutzera ematea. Azken urteotan hainbat alditan igo dira eremu horretara eta hainbat aurkikuntza egin dituzte. Auzolan deialdi ugari egin dituzte Zubieta Lantzenekoekin, sasiz josia zegoen ingurua garbitzeko.
  • Garai hartan gertaturikoa argitzen laguntzeko egon daitekeen dokumentazioa osatzea, zer eta nola gertatu zen jakiteko.
  • Galtzen ari den gerra garaiko lekukotza baliotsuak biltzea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s