Usurbilgo Ezker Abertzaleak “Abian” prozesua eztabaidatzeko hiru batzar antolatu ditu

Abian

Abian deituriko eztabaida ariketa egiten ari da Ezker Abertzalea, nazio askapena eta askapen soziala helburu eraikitako mugimendu iraultzailea. Eztabaida prozesu honen lehenengo fasean iritzi eta ideia ugari jaso dituzte. Horiek denak aztertu eta sailkatzeaz gain, orain arte agertu diren proposamen zehatzak ere dagokienean bideratuko dira.

Urtarriletik aurrera, eztabaida prozesuarekin hasi da Ezker Abertzalea. Proiektuarekin bat egiten duen herritarrek aukera izango dute herri eta auzoetako batzarretan parte hartzeko. Ahalegin berezia egingo dute hausnarketa eta eztabaida prozesu hau errepresaliatu politikoak dauden kartzela guztietara eta munduan zehar sakabanatuta dagoen erbesteratuen komunitateari iristeko.

a

Txosten honen helburu nagusia Zutik Euskal Herria-k ekarri zuen estrategia aldaketak eragindako ziklo politikoan aurrera nola egin behar den zehaztea da. Estrategia gaurkotzeko ariketa eta Ezker Abertzalearen nortasuna eta batasuna berrindartzeko balio beharko duela azpimarratu da. Ibilbidearen balantzea eta fase politikoaren azterketa ere egingo da, aurrera begira norabide argi bat marrazteko asmoarekin:

“Horrenbestez, oraingoan, txosten honek irudikatzen duen norabide orokorra berresten dugun ala ez erabaki behar dugu. Horixe da guztion artean ebatzi beharrekoa. Antolakundeek egingo dituzten ondorengo eztabaidetan izango dute xehetasunetan sartzeko, zuzenketak egiteko eta ezberdintasunak argitzeko aukera, norberak bere esparrura egokituta. Estrategia orokorra taxutzeko lanabes hau ontzat emanda, txostenaren irizpideek lurra hartu beharko dute, ildo eta jarduera politikoa zehaztuz eta antolakuntza eredua zein kultura politikoa egokituz, bereziki zenbait alorretan”.

Usurbilen hiru batzar egingo dira

  • Lehen batzarra. Martxoak 5, larunbata. Potxoenean 09:30ean: “Balantzea eta testuinguruaren egoeraren eztabaida”.
  • Bigarren batzarra. Martxoak 19, larunbata. Potxoenean 09:30ean: “Definizio estrategikoa, antolaketa eta etorkizuneko garapenaren eztabaida eta zehaztapena”.
  • Hirugarren batzarre. Apirilak 16, larunbata. Potxoenean 09:30ean: “Txosten erabakitzailearen aurkezpena, eztabaida eta bozketa”.

Informazio gehiago eta txostenak: www.ezkerabertzalea.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s