Ostiralean, 12:00etan, Usurbilgo jubilatuek deituta erraustegiaren aurkako elkarretaratzea

incineradora-no2

Datorren otsailaren 28an (igandea) Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxa antolatu du Zubietara, “0 puntura” zehatz-mehatz, Foru Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen parajeraino bertaraino. (Informazio gehiago: KLIK)

ZubietatArg.: Errausketaren Aurkako Mugimendua

Otsailaren 28ko martxarekin bat eginez, dagoeneko hainbat herrietan ekimen ezberdinak egiten ari dira, Usurbil barne. Ostiral honetarako (otsailak 19) adibidez Usurbilgo jubilatuek elkarretaratzea deitu dute: “Gure seme-alabei eta bilobatxoei erraustegi bat utzi behar al diegu?”. Ekimena Mikel Laboa plazan egingo da, eguerdiko 12:00etan. Eguraldi txarra egingo balu, frontoian egingo da mobilizazioa.

Deitzaileek herritarrak, bereziki jubilatuak, elkarretaratzera gerturatzeko deia egin dute: “Zatoz zu ere!”.  Ez Zubietan ez inon, erraustegirik ez dutela nahi adieraziko dute.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s