Ostiralean Usurbildik pasatuko da prekarietatearen aurkako Correscales lasterketa goizeko 09:00tan

Prekarietatea

Gaur arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera Correscales, prekarietatearen aurkako lasterketa solidarioari, Movistarrek Bilboko Buenos Aires kalean duen dendaren parean. Korrikalariek 800 kilometro egingo dituzte Bizkaiko hiriburua eta Bartzelona lotuz. Ekimen honetan herri mugimenduko elkarte ugarik erreleboka eramango dute lekukoa, Korrikaren gisa berean.

Correscalesek 80 errelebo izango ditu, eta herri mugimenduko beste horrenbeste taldek hartuko dute parte horietan. Euskal Herrian Bilbo, Donostia eta Iruñetik igaroko da, hortik Aragoira joan eta azkenik Katalunian sartuko da.

a

Zergatik hasiko da Movistarrek Bilboko Buenos Aires kalean duen dendaren parean? Bilbon eta Bartzelonan Movistarrek dituen dendak lotuko dituzte, konpainia horretarako lanean zebiltzan azpikontratatutako langileek 2015ean egindako greba mugagabea baita ekimenaren sorburua. Correscales izena behargin horien lan tresna nagusiaren aipu modura aukeratu dute. Eskailera, alegia.

Bideo gehiago: #Correscales2016 Resistència Movistar

Hamaika eragilek egin zuten bat Movistarreko grebalarien borrokarekin, eta guztien ekimenez, elkarlanean jaio da Correscales. Antolatzaileen esanetan, azpikontratazio politikek sortzen duten zatiketa eta prekarietate egoerei aurre egiteko ekimena da batez ere.

Ostiralean Usurbildik pasako da

Ostiralean (otsailak 19) Usurbildik pasatuko da Correscales lasterketa, N-634 errepidetik, goizeko 09:00tan. Usurbilgo Udaleko ordezkariak egitasmoari babesa adierazi eta lasterketan parte hartuko dute. Herritarrie dei berezi egin diete, ahal duenak errepidera gerturatzea, lasterketari eta batez ere, prekarietatearen aurkako martxa honi babesa ematera.

Otsailak 18, osteguna

  • 18:30 0. Kilometroa: Bilbo
  • 21:00 20.kilometroa: Basauri
  • 23:45 41.kilometroa: Durango.

Otsailak 19, ostirala

  • 01:00 51.km: Zaldibar.
  • 02:30 64.km: Eibar.
  • 03:15 71.km: Elgoibar.
  • 06:00 97.km: Zumaia.
  • 06:45 103.km: Getaria.
  • 07:20 108.km: Zarautz.
  • 09:00 122.km: Usurbil.
  • 09:30 127.km: Añorga.
  • 10:15 134.km: Hernani.
  • 13:00 159.km: Tolosa.
  • 15:00 176.km: Betelu.
  • 16:20 186.km: Lekunberri.
  • 18:10 200.km: Irurtzun.
  • 20:15 217.km: Berriozar.
  • 20:45 221.km: Iruñea.
  • 22:00 230.km: Atarrabia.
  • 22:30 234.km: Huarte.
  • 23:10 239.km: Eguesibar.
  • 23:50 245.km: Urrotz.

Otsailak 20, larunbata

  • 00:50 253.km: Aos.
  • 03:00 271.km: Irunberri.
  • 04:30 283.km: Ledea.
  • 05:20 290.km: Esako urtegia.

Otsailaren 20tik 22ra

  • Aragoi eta Katalunia zeharkatuko ditu.

Otsailak 22, astelehena

  • 19:00 Helmuga: Bartzelona.

EHBilduren irakurketa

EHBilduk adiera du Korrika Prekarioaren aldeko apustuak, gurean, bi helburu nagusi betetzen dituela adierazi du:

Alde batetik, Telefonica-Movistarreko langile prekarioen ekimena izaki, transnazional handiek eragiten duten prekarietate inbisibilizatua agerian utzi eta egoera berean dauden langileekiko zubiak eraikitzen ditu.

Bestetik, kalera ateratzera derrigortzen ditu, egoerari aurre egitera, langile eta herri-sektoreak batuko dituen elkartasuna praktikan jartzera. Horrelako ekimenek, eragile sozial, sindikal eta politiko eraldatzaileen arteko harremanak estutu eta egoera sozioekonomiko erreala denon agenden lehen planoan jartzeko aukera eskaintzen dute.

“Eraiki dezagun burujabetza-nahia, bizitzaren esparru guztietan burujabetza izatearen nahia. Bultza ditzagun langile eta herri-sektoreen ekimenak, bultza dezagun Euskal Herri berria eraikitzeko nahia!”

EHBilduren irakurketa osoa: EHBilduren irakurketa

Funts komun bat sortu da

Funts komun bat sortu dute, crowfunding bidez elikatzen ari dena, hainbat helbuekin. Lehenbizi, 2015eko greba mugagabeari aurre egin ahal izateko Movistarreko langileentzat sortu zen erresistentzia kutxako dirua itzultzea. Ondoren, udaberrian estreinatuko den dokumental bat eta lasterketa bera finantzatzea. Eta hortik aurrera, etorkizunean abiatu litezkeen jite bereko borroketarako sostengu-funts bat eratzea.

Ekimenaren webgunean ikus daitekeenez, lehenbiziko helburuetarako behar zen kopurua, –94.000 euro inguru– aise gainditu da: 120.000 euro batu dituzte dagoeneko.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s