Zubietan eraiki nahi den erraustegiaren aurkako Aiztondoko plataforma aurkeztu da

aiztondoerrausketarikez

Atzo errausketaren aurkako Aiztondoko plataforma aurkeztu zen. Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Villabona eta Zizurkil batzen dituen bailarako herritarrak ere Zubietan eraiki asmo duten egitasmoaren aurka elkartu dira plataforma batean. Errausketa proiektuaren bultzatzaileei hausnarketarako deia luzatuko dien giza talde bezala aurkeztu du bere burua erraustegiaren kontrako plataformak. Bailarako herritarrak gaiaz informatzen eta sentsibilizatzen arituko da, eta aurkakotasuna adierazteko ekimenak antolatuko ditu.

a

Bi ekintza iragarri ditu plataformak

  • otsailak 28ko kartela askOtsailaren 28an, Zubietara Martxa Zizurkildik: Aiztondoko plataformak bailarako herritarrak deituko ditu Zizurkildik barrena elkarrekin joatera. Joxe Arregi plazatik abiatuko dira 8:00etan, eta Zizurkil Goiara joko dute, Zarateko gainetik barrena, Andatza inguratuz helburura iristeko. Zubietako herrian 11:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua Gipuzkoa osoko plataformek. Handik “zero puntura” joango dira, erraustegia eraikitzeko asmoa duten tokira. Han 12:00etan egingo dute ekitaldia, berriz ere, 13:00etan Zubietako frontoira itzultzeko.
  • Martxoaren 16an, medikuen hitzaldia Villabonan: Erraustegiak osasunean sortzen dituen ondorio kaltegarriei buruzko hitzaldia egingo da Villabonako Gurea zinema aretoan, 19:00etan hasita. Xabier Mitxelena eta Maialen Berridi medikuek hartuko dute parte hitzaldian. Gipuzkoako mediku talde batek erraustegiaren ondorioez ateratako txostena izango dute oinarri (txostena ikusgai Zero Zabor blogean).

M16

Plataforman parte hartzeko deia

Aiztondoko plataforma ostegunetan biltzen da, 19:00etan, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Bailarako herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s