Durangoko Berdeago azokan Usurbilgo atez ateko hondakinen bilketa sistemaren berri emango da

gonbidapena bidaltzeko.pdf

Asteburu honetan Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka ospatuko da Durangon, Landako Gunean. Ekimen hau estatu mailan iraunkortasunarekin erlazioa duten agenteak batzen dituen topagunea da. Aipatzeako da ostiralean bertan 18:00tatik 20:00etara  tokian tokiko ekimen arrakastatsuen adibideak aurkeztuko direla, horien artean Usurbilgo Udalak atez ateko hondakinen bilketa sistema azalduko du. (egitaraua-eusk)

Durangon urtero ospatzen da Berdeago azoka, bere Euskal Autonomi Erkidegoko kokapena dela eta Bizkaiko herririk erreferenteenetako bat delarik. Azokak hiru edizio ospatu ditu dagoeneko eta iraunkortasunarekin erlazioa duten gairik garrantzitsuenen sustatzaile bilakatu da.

Berdeagoren helburu nagusia eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria eta hondakinen kudeketan erreferente den espazio bat eskaintzea da.

Bi gune didaktiko

  • Hitz Berdea Gunean ingurugiro iraunkortasunarekin zerikusia duten hitzaldiak eskaintzen dira. Hiru urte hauetan zehar, 60 hizlari baino gehiagok haien teoriak, esperientziak eta ezagutzak azaldu dituzte Berdeagokobisitariekin Hitz Berdea Gunean.
  • Zirkulo Berdea Gunean, aldiz, esperimentatzeko, ikasteko eta energia, berrerabilpena eta zientziarekin lotura duten ekintza ludikoen bitartez gure ezagutzak garatzeko espazio bat da. Aditu baten laguntzarekin eoliko bat edota eguzki bidezko gidatzaile bat eraikitzen ikastea, entretenigarria egiten zaie “Zirkulo Berdea Gunean”-n parte hartzen duten guztiei.

Berdeago2

Film Berdea Gunea

Plateruena Kafe Antzokian kokatuta egongo da, non publiko guztiei zuzenduriko emanaldiak eskainiko diren. Bertan, Berdeagok jorratzen dituen gaien inguruan herritarrak heztea eta kontzientzitzea helburu duten herrialde ezberdinetako dokumental edo filmak ikusi ahalko dira. Mundu mailan sarituak izan diren filmak izango dira aurten gune honetan, hala nola, “Bikes VS Cars”, edota “Baso ahaztuak” izeneko dokumental euskalduna.

Azokako ordutegiak

  • Otsailak 19, ostirala: 11:00-14:30 / 16:00-20:30
  • Otsailak 20, larunbata: 20: 10:00-14:30 / 16:00-21:00
  • Otsailak 21, igandea: 10:00-14:30 / 16:00-20:00

GARRAIOA

Zatozen tokitik zatozela, Durangoko garraio publikoaren aukera zabalari esker, autoaren beharrik gabe gerturatu zaitezke.

Informazio gehiago: www.berdeago.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.