Otsailaren 22tik 28ra errausketaren aurkako astea Hernanin: hitzaldia, mozioa eta Zubietara martxa

 

HZZ

Hernanin Zero Zabor (HZZ) taldeak datorren asterako hainbat ekimen antolatu ditu Zubietan egin nahi den errauste plantaren proiektua deta eta. Gipuzkoan proiektu horren aurka mugimendu zabala antolatzen ari da eta Hernanin Zero Zabor ere bertan kokatzen da.

HZZlogoa

OTSAILAK 22, ASTELEHENA

Arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxeko areto nagusian, bi medikuk hitzaldia emango dute. Gipuzkoako mediku talde batek aurkeztu berri du prentsaren aurrean txosten bat, bertan garbi adierazten dute erraustegiak eragin oso kaltegarria duela gure osasunean. Talde horretako bi mediku,  Jose Luis Paulin eta Koro Zabaleta, izango dira hitzaldia emango dutenak.

OTSAILAK 23, ASTEARTEA

Arratsaldeko 19:00etan, HZZk eta herriko hainbat elkartek eta pertsonak sinatutako mozioa aurkeztuko dute Udaleko plenoan. Erraustegirik ez, ez Zubietan eta ez beste inon mozioa http://zerozabor.ning.com/ blogean dago ikusgai. Herritar askok ere bat egin dute mozioarekin eta atxikimenduak biltzen ari dira hernaninzerozabor@gmail.com helbidean.

OTSAILAK 28, IGANDEA

Zubietarako martxa. Zizurkil, Tolosa, Lasarte, Usurbil, Zubieta eta Hernanitik aterako dira jende multzoak Zubietan erraustegia egin nahi duten lekura. Hernaniko taldea 08:30ean aterako da Gudarien plazatik eta mendiz joango da Lasarteko Okendo plazaraino, handik beste batzuekin batera Zubietara joateko.

otsailak 28ko kartela ask

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s