Astearte honetan osoko ohiko bilkura burutuko da Udaleko udalbatza aretoan

usurbilgo+udalaAstearte honetan (otsailak 23) osoko ohiko bilkura burutuko da, arratsaldeko 18:00etan Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Gogoratu bilkura hauek irekiak direla eta herritarrek, amaieran, galdera-eskaeren puntuan aukera dutela hitza hartzeko. Hona hemen  gai zerrenda:

  1. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko urtarrilaren 18tik otsailaren 11ra (2016/0027-2016/0115).
  2. Noaua! Kultur Elkartearen eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmena onartzea.
  3. 2016 urteko Lanpostuen Zerrenda eta Plantilla Organikoaren aldaketa hasieraz onartzea.
  4. Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako I. Udal Protokoloa (Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko) onartzea.
  5. Usurbilgo hondakinen tratamenduari buruzko herri galdeketa burutzeko galdera onartzea eta izapidetza abian jartzea.
  6. Erakunde Adierazpena: 2016ko martxoak 8.
  7. Erakunde Adierazpena: SEAD-en aldarrikapenaren 40. urteurrena.
  8. Mozioa: Gure elkartasuna emakume eta herri kurduarekin.
  9. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s