Usurbildarrek euskal presoen eskubideen aldarria Foncalentera eraman dute

Focalent11Foncalenteko espetxe aurrean bilduta. (Arg.: Xingola)

Otsailaren 20an Ezker Abertzaleak martxan duen “Abian” eztabaida prozesuaren baitan, euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko espetxe guztietara martxak antolatu ziren. 3.500 bat euskal herritarrek hartu zuten parte ezker abertzaleak deituta eginiko espetxeetarako martxetan. Usurbildik 35 lagun joan ziren Foncalent-era (Alicante). Guztira bi autobus osatu ziren Usurbil, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaiako herritarrekin.  Foncalenten Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoak daude.

Focalent12Goizeko 01:00ak Usurbilen, abiatu aurretik. (Arg.: Xingola)

Egun bakar batean 40 espetxetara elkartasun mezuak iritsi zitezen, ongi antolatu ziren martxetan parte hartu zuten euskal herritarrak. Guztira, 74 autobus irten ziren Euskal Herriko hainbat eskualdetatik. Autobus gehienak larunbatean bertan abiatu ziren, baina urrutien dauden espetxeetara joandakoek bezperan hasi behar izan zuten bidaia.

Oztopoak oztopo, elkartasun mezuak iritsi ziren kartzelen atarietara. Hormen bestaldetik iritsi zitzaizkien euskal presoei Euskal Herriko hamaika txokotatik joandakoen elkartasun mezuak. Kanpoan bildutako lagunen oihuak, irrintziak, kantak eta musika doinuak entzun zituzten, eta ikurrinak, presoen banderolak eta pankartak ere ikusteko aukera izan zuten barroteen bestaldetik. Espetxe barrutik oihuekin eta ukabila estututa erantzun zieten preso askok kanpoko protestei.

usurbildarren Kronika

Goizeko 01:00ean atera zen autobusa Usurbildik eta bidai luzea egin ondoren (aurretik hainbat geldialdi eginda) arazorik gabe eguerdiko 12:00ak aldera  iritsi ziren bi autobusak Foncalentera. Bertan polizia nazionala eta gardia zibila zain zeuden. Bertako aparkalekuan bildu ziren bertaratutakoak. Agindu bakarra jaso zuten poliziaren aldetik, espetxeari argazkirik edo grabaziorik ez egiteko eta sare sozialetan ez zabaltzeko, bestela neurriak hartuko zituztela.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Xingola, XME, Ernai Usurbil eta Ernai Zumaia

Eskuetan ikurrinak, presoen banderolak eta pankartak hartu eta espetxearen aurrean egon ziren bi orduz. Megafonia jarri eta euskal musika doinuak entzun ziren espetxe aurrean, poliziaren zaintzapean. Oihuak ere bota ziren: Euskal Presoak Etxera!

Adar doinuak entzun ondoren, elkarretaratzearen amaieran Abian prozesuaren inguruko adierazpena irakurri eta euskal presoen eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatu zen. Ekimena eusko gudariak abesten amaitu zen.

Ondoren oinez abiatu ziren autobusak zeuden lekura eta bertatik beste leku batera joan ziren bazkaltzera. Usurbildarrak ia 24 orduko bidaia egin zuten, larunbatean bertan iritsi ziren, 00:00etan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s