Ostegunean Udaleko gobernu taldeak 2016-2020 bitarteko Gobernu Programa aurkeztuko du Sutegin

O25

Ostegun honetan, otsailak 25, Usurbilgo Udaleko gobernu taldeak 2016-2020 bitartean gauzatu nahi dituen egitasmoak ezagutzeko aukera eskainiko du. 2015eko abenduan zehar, datozen urteetarako programa aurkeztu eta ekarpenak biltzeko aukera izan zuten herri eragileek, arloka egin ziren bileretan. Guztira 23 bat ekarpen jaso zituen gobernu taldeak.

Beraz, ostegunean Udaleko gobernu taldeak Gobernu Programa aurkeztuko du, bereziki epe ertaineko herri-proiektua eta bide horretan garatuko dituzten ekintzak:

“Ekainean Usurbilgo udalaren ardura hartu genuenetik, beste hainbat egitasmorekin batera, Gobernu Programaren osaketan aritu gara. Asmoak aztertu eta ordenatu egin ditugu lehenbizi, udal barneko eta herriko eragileekin kontrastatu, beren bideragarritasuna baloratu… eta hala, aski heldu dagoela, iritsi da jendarteratzeko unea. 2016-2020 urte bitartean Usurbilgo Udaletik aurrera eramango ditugun ekimenekin osatuta dago Gobernu Programa. Jakitun gara proiektu hori ez duela Udalak bakarrik egingo, eta ekimen horiek burutzeko zure eta zuen laguntza beharko dugula. Hori dela eta, Gobernu Programa honen aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Epe ertaineko gure herri-proiektua eta bide horretan garatuko ditugun ekintzak aurkeztuko ditugu bertan. Ahal bazenu, gustatuko litzaiguke zu bertan izatea, Usurbilek etorkizunean egin beharreko bidea elkarrekin partekatu dezagun”

  • Eguna: otsailak 25, osteguna
  • Lekua: Sutegi
  • Orduaa: 19:00etan (ondoren luntxa egongo da)

Oharra

Ekitaldia behar bezala antolatu ahal izateko, otsailaren 23a baino lehen konfirmazioa ematea eskatu da: komunikazioa@usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s