Otsailaren 24an “Errauste-planta eta osasuna” hitzaldia Lasarte-Oriako kultur etxean

O24

Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformako kideek asteazken honetarako (otsailak 24) errausketak osasunarengan duen eragina jakinarazteko “Errauste-planta eta osasuna” hitzaldia antolatu dute.

Hitzaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egingo da, arratsaldeko 19:00etan eta bertan Osasuna eta Errausketa Ikerketako Taldeko kide diren hiru medikuk hartuko dute parte: Iñigo Suberbiolak, Maialen Berridik eta Joxerra Furundarena usurbildarrak.

Mediku talde honek, Europa osoko hainbat ikerketa aztertu ondoren, ondorioztatu du errauste-plantek isurtzen dituzten gasek eta hondakin toxikoek zuzenki kaltetzen dutela gizakien osasuna eta horrela jakinarazi zuten otsailaren 2an, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako prentsaurrekoan.

Ikerketen arabera, erraustegiek sortzen dituzten metal astun, dioxina, furano, poliklorobifenilo eta benzopirenoek tumoreak, malformazio kongenitoak, alterazio hormonalak eta biriketako gaitzak eragiten dituzte. Errauste-plantetatik hamar kilometrora bitartean bizi diren pertsonek aukera gehiago dituzte biriketako, gibeleko, laringeko, hesteetako, sabeleko eta bestelako minbiziak izateko.

Lasarte-Oriatik martxan parte hartzeko deia

Errausketaren kontrako Mugimenduak martxa antolatu du otsailaren 28an Zubietara, Foru Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen parajeraino bertaraino. Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformak martxarekin bate egin eta  parte hartzeko deia egin du. Lasarte-Orian Okendon jarri da hitzordua, 10:30ean 

Martxa hainbat herritatik abiatuko da eta parte-hartzaileak bidean topatzen joango dira. Azkenean, edonondik abiatu direla ere, denek bat egingo dute 12:00ak aldera, Letabiden, Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen lekuan, alegia. Gero elkarrekin jaitsiko dira. 13:00ak aldera, Zubietako frontoian, martxa burutzeko ekitaldia izango da.

Informazio gehiago: klik

otsailak 28ko kartela ask

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s