Astigarragatik ere otsailak 28ko errauste plantaren kontrako martxan parte hartzeko deia

otsailak 28ko kartela

Datorren otsailaren 28an (igandea) Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxa antolatu du Zubietara, “0 puntura” zehatz-mehatz, Foru Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen parajeraino bertaraino.

Martxa hainbat herritatik abiatuko da eta parte-hartzaileak bidean topatzen joango dira (elkargune nagusiak Lasarte-Orian eta Zubietan egingo dira). Guztiak 12:00ak aldera Letabiden elkartuko dira, Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen lekuan hain zuzen ere. Bertan argazkia atera eta  elkarrekin jaitsiko dira. 13:00ak aldera, Zubietako frontoian, martxa burutzeko ekitaldi xume bat egingo da.

Martxaren abiapuntuak, elkargunek eta amaiera hitzorduak aurrez zehaztuta dauden arren, beste abiapuntu berri bat gehitu behar da: ASTIGARRAGA. Joseba Ba­randiaran Pla­zatik aterako da martxa igandean, goizeko 08:00etan. 

Astigartar talde batek dei egin die herritarrei, igandean errauste plantaren kontra egingo den martxan parte hartzera: “Denok bat egingo dugu Zu­bie­t­an, Gipuzkoako Foru Al­dun­diak ‘infernu zulo’ bilakatu nahi duen lursaietan. Sinetsi bakarrik ez, ikusi dugu beste aukerak badirela, landu dai­tezkeela ongizatea orekan iza­nik, ingurumena, osasuna eta ekonomia zirkularra­rek­in”.

Abiatzeko hitzorduak

  • 08:00 Zizurkilen, plazatik.
  • 08:00 Andoainen, merkatutik.
  • 08:00 Astigarragan, Joseba Ba­randiaran Pla­zatik.
  • 08:30 Hernanin, Gudarien Plazatik.
  • 09:30 Añorga Txikitik.
  • 10:30 Lasarte-Orian, Okendo plazatik.
  • 11:00 Usurbilen, frontoitik.
  • 11:00 Zubietan, frontoitik.

Herritar zutabeen hitzordu bateratua

  • 12:00 Zero puntuan.

ekimenaren Amaiera

  • 13:00 Zubietako frontoian.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s