“Usurbilgo hondakinak tratatzeko, erraustea egoki iruditzen al zaizu?” herri-kontsulta martxan

 

Arg.: Noaua!

Atzo arratsaldean (otsailak 23) osoko ohiko bilkura burutu zen Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Bertan, beste zenbait gairen artean Usurbilgo hondakinen tratamenduari buruzko herri galdeketa burutzeko galdera onartzea eta izapidetza abian jartzearen gaia aztertu eta bozkatu zen.

Gehiengo osoz onartu da erraustegiaren inguruko herri-kontsulta antolatzeko 1.185 usurbildarrek eginiko eskaerari, Udalbatzak babesa adierazi die. Erraustegiaz herritarrei galdetzearen alde agertu da EHBildu. Aldiz, EAJ eta PSE udal taldeek galdeketa ez oztopatzeko nahia agertu duten arren, abstentziora jo dute.

Arg.: Noaua!

Beraz, hurrengo hilabeteotan Usurbilen egin asmo dagoen erraustegiaren inguruko herri-kontsulta, eta baita herritarrei egingo zaien galdera onartu da: “Usurbilgo hondakinak tratatzeko, erraustea egoki iruditzen al zaizu?”.

Xabier Arregi alkatearen hitzak: “Herriari hitza emateko ariketa izango da kontsulta. Herritarrek erabakietan parte hartzeko duten eskubidea defendatu nahi du Udalak”.

Herri kontsultarako galdera onartuta tramitazioarekin abiatuko da Udala. Gai hau arautzen duen legedi propio baten faltan, estatuari galdeketa baimentzea eskatu behar dio Udalak. Ez da lehen aldia Usurbilen herri galdeketa egiten dena. 2010eko otsailan hondakinen bilketaren inguruan Usurbilen ospatu zen herri galdeketa. Orduan ere Madrili galdeketa antolatzea eskatu eta baiezkoa jaso zuen Udalak. Berriki, Gipuzkoan ere egin da hondakinen kudeaketari loturiko galdeketarik ere.

Kontsultak baldintzak betetzen ditu

Herri kontsulta antolatzeko, Udalak prozesu bat bideratu nahi du, non legeak eskatzen dituen baldintzak beteko diren.

Xabier Arregi alkatea:

“Baldintza zorrotzenak betetzen ditu galdeketak. Batetik, legediak eskatu bezala, hondakinen tratamendua bada udalen eskumena. Bestetik, galderak herri izaerakoa behar duela izan. Eta kontsultarako proposatu den galderak oso argi adierazten du, Usurbilgo hondakinei buruz galdetuko zaiela usurbildarrei, galderaren esparrua gurea da. Herritarren ikuspuntutik, galderak garrantzia eta edukia izan behar du eta garrantzia eta mamia bakarrik ez, herritarren artean ardura eta kezka sortzen duen gaia da erraustegiarena. Horregatik azken hilabeteotan Erraustegia Erabakia herri plataformak bildutako 1.185 sinadurek eskaturikoaren aurrean, Udalari baietz esatea dagokio, galdera onartu eta tramitazioari ekitea”.

Abstentzioa arrazoitzeko eskaera

Arg.: Noaua!

Erraustegia Erabakia herri plataformako ordezkaritza bat osoko ohiko bilkuran izan zen eta hitza hartzeko aukera izan zuten. Kideetako bat hain zuzen, EAJ eta PSE-ko udal ordezkariengana zuzendu da, taldeok galdeketa onartzeko proposamenaren aurrean abstenituko zirela iragarri ostean. Abstentzioa arrazoitzea eskatu zien. Bi taldeetatik, galdeketa ez oztopatzeko asmoa erakutsi dute.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s